Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sagardotegiko bazkaria ere aukeran dago

Ireki da Behobia-Donostia probarako autobusaren izen-ematea

Ekimen honek 10 urte egiten ditu aurten, eta izena eman daiteke jada Gaindegi tabernan (Musakolan).
595.Behobia-Donostia.2017 (id: 9936331)
Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko urriak 9, asteazkena
 
Behobia-Donostia maratoi erdia azaroaren 10ean korrituko da. Lasterketako korrikalariek batzuetan arazoak izaten dituzte lasterketan parte hartzeko:
 
Senide edo lagun batek igande goizean Behobiara eraman behar izatea, garraio ezberdinak hartu behar izatea, aparkatzeko zailtasunak eta kostua,...
 
Horregatik, Aretxabaletako ekimen bat 2009 aldera bidaia bat antolatzen hasi zen, eta aurten ere aukera hau zabalik dago. Aukeran bi plan daude oraingoz:
  • Joaneko bidaia soilik: 15 €
  • Joaneko bidaia, bazkaria Petritegi sagardotegian eta bueltako bidaia: 50 €
Joaneko bidaiari dagokionez, autobusa leku hauetan hartu beharko da:
  • 7:00etan Eskoriatzako Akeitako paradan
  • 7:10ean Aretxabaletako Azbe ondoko paradan
  • 7:20ean Arrasateko Garibai paradan
Itzulera ordua arratsaldeko 19:00etan izango da. Izena emateko tokia Musakolako Gaindegi taberna-jatetxean da, eta izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 5era arte.
 
Informazio zabalagoa behar baduzu, deitu ondorengo telefono zenbakira: 656 75 13 43.
 
 
Erlazionatutako albistea:

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE