Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Erdi Aroko eresiak izango ditu hizpide

Santxa Ozaetako arrasatearrari buruzko hitzaldia emango du Anabel Ugaldek

Arrasate Zientzia Elkarteak antolatuta, etzi (eguaztena) hasiera emango diote 'Arrasateko Iragana Astintzen' hitzaldi zikloari.

595.Milia.Lasturko.ARGIA (id: 9879395)


Portadako irudia: Argia / Goiko argazkia: AZE artxiboa / Testua: mondraberri.eus / 2019ko azaroak 3, domeka 

 

 

'Santxa Ozaetako, Milia Lasturkoren eresiaren egileak, andre bertsolariak ote?' hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Kulturaten bertan.

 

Hizlaria Anabel Ugalde Gorostiza arrasatear historialaria izango da, UPVko Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, praktiketako dekanordea, eta AZEko kide.

 

AZE elkarteak hitzaldi zikloaren aurkezpena egin du aste honetan, eta bertan azaldu dute  "Milia Lasturko aipatzen dela Esteban de Garibayren memorietan".

 

Milia Lasturkoren eresia eta antzekoak Euskal Herriko "bertso zaharrenetarikoak dira, baita Erdi Aroko hileta bertsoak ere, aristokrazia borrokazalearen ondare".

 
"Horrelako gutxik iraun dute, eta edukiei dagokienean, kritikak eta akusazioak egiten zituzten, Elizak eta botere zibilek debekatu zituztenak. Hildakoen aldeko omenaldiak erer baziren".

 

Azpimarratzekoa da "eresi hauen abeslariak beti emakumeak zirela", eta honekin bat dator Anabel Ugaldek emakume bertsolarien inguruan egindako liburua.

 
Jabier Bengoa historialariak aurkezpenean azpimarratu du Erdi Aroko eresi haietan 'aitajauna' eta 'amandrea' hitzak agertzen direla, hau da, "gaur egun Arrasaten oraindik erabiltzen diren hitzak".

 

Milia Lasturkoaren inguruko artikulua

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE