Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gizonen mundu batean, emakume bertsolariek bere lekua aldarrikatu dute
AED eta Ekin Emakumeak antolatuta, mahai ingurua egin zuten atzo Kulturaten. EHUko irakaslea den Ana Isabel Ugaldek abiatutako ikerketa batetik, bertsolaritzan emakumearen papera izan duen bilakaera izan zuten hizpide Anabel Ugaldek berak, Maider Arregik, Gema Lasartek eta Ane Zuazubiskarrek.
 (id: 9472557)
Testua eta argazkia: Ibai Trebiño / 2016-12-28
 
Emakumea eta bere papera azken urteotan bertsolaritzan izandako bilakaera aztergai, "Emakume bertsolariak: Ahanzturatik diskurtso propiora" izeneko mahai ingurua ospatu zen atzo Kulturateko areto nagusian.

EHUko irakasle arrasatearra Ana Isabel Ugaldek abiatutako ikerketa bat izan zuten abiapuntu, eta bere ikerketaren emaitzei ekarpena egin zioten Maider Arregi bertsolari oñatiarrak eta Anabel Ugalde eta Gema Lasarte UPV-EHUko irakasleek, Ane Zuazubiskar moderatzaile lanetan aritu zelarik. Ordubete luzez mintzatu ziren gaiaren inguruan, bertsolaritza gizonen mundua dela desmontatuz.

Ugaldek "kantu eta bertsoan emakumeak beti existitu direla" esan zuen, eta Garibairen hereziak ekarri zituen gogora: "XV. mendetik hona, Arrasateko emakumeak hildakoen omenezko kantuetan parte hartu dutela dokumentatuta dago, nahiz eta debekatuta egon" esan zuen Ugaldek, eta horrek "bertsoetan emakumeak izan direla beti" frogatuko luke.

Gema Lasartek ere ikerketaren analisi sakona egin zuen, azken hiru urteetan "emakumeak bertsolaritzan ahuldundu egin direla" ondorioztatuz. "Gizonek hegemonia duten mundu batean, emakumeak existitzen ez diren emakumeak direla" salatu zuen eta gogoeta bat plazaratu zuen: "ahotsa eta memoria kentzen zaio herriari, existitu ez dadin. Bertsolaritzan berdina gertatzen da: emakumeari ahotsa kentzen zaio bere izaera desagertu dadin".

Mahai inguruan parte hartu zutenen artean, Maider Arregi bertsolariak ere ekarpen handiak egin zituen. 11 edo 12 urtekin ekin zion Arregik bertsolaritzari eta "hasierako lotsaren ondoren", bere lekua pizkanaka egiten joan da bertsolaritzaren munduan. "Heldutasuna heldu zitzaidan heinean, lotsa galtzen hasi nintzen" esan zuen. Egun, hainbat plazatan aritzeaz "pozik" den arren, bertsolaritza gizonei lotuta jarraitzen duela adierazi zuen: "Plazara salto egiterakoan ohartzen zara gizonen mundu baten zaudela. Ez dizute txarto tratatzen, baino ezberdin tratatzen zaituzte, arraro", esan zuen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE