Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hiru aldeek udaletxean egin duten bileran

Etxez etxeko enpresak langileen aldarrikapen bat onartu du

Langileek 3 aste daramatzate greba mugagabean, eta atzo Udalbatzak aho batez onartu zuen Udalak "beharrezko neurriak hartzea arazoa konpontzeko". Gaurko bileran, Clece enpresak onartu du bajen inguruko aldarrikapena.

595.Atez.Ateko.Zerbitzua.Plenoa.Langileak (id: 1413938)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko uztailak 11, asteazkena

 

 

17, 20 eta 21 urte daramatzate ebentual bezala lanean Arrasateko Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek, eta "orain arte isilik egon gara".


Alabaina, aurten lan-baldintza duinen aldeko negoziaketak hasi dituzte, eta 3 aste daramate jada greba mugagabean.


Janire Diaz ELAren Debagoieneko Ongizate Zerbitzuko arduradunak azaldu izan du Arrasateko langileek "inguruko herrietako hitzarmen bera baino ez dugula nahi", hau da:

  • Ordu publiko eta pribatuak berdin ordaintzea
  • Gaixo egotean soldataren %100 ordaintzea
  • Orokorrean, ordutegi, lan-baldintza eta osasuna kontuan hartzea

Helburu horiekin langileen ordezkaritzak bilera egin zuen Udalarekin ostiralean, eta alkateak hitzeman zien "pleguak geldiaraztea onartuko genuela. Gainera, plegu berriak ateratzean, lan-baldintzak exijituko ditugu, nola edo hala".


Helburu hauekin, ELA sindikatuak, langileen izenean, mozioa aurkeztu zuten atzoko plenora, Udalak "arduraz joka dezan" eta "beharrezko neurriak har ditzan, arazoa konpontzeko".


Langileek ere eskatu zuten Udalak kontratazio berrirako pleguak ez argitaratzea "langileen lan-baldintzak bermatu arte". Plenoko taldeek aho batez onartu zituen bi eskaerak.


Era berean, Osoko Bilkurak ere atzo onartu zuen zerbitzuaren erabiltzaileei orduko gehienez 15 euroko tasa kobratzea. Orain arte 18 eurokoa izan da.


EAJ-PNVko Anuska Ezkurra ordezkariak plenoan azaldu zuenez, zenbateko berri hau Gipuzkoako udalerri ugaritan aplikatuko da.


Baleikeko Igor Urizarrek azpimarratu zuen zerbitzua udalekotzearen aukera, hala "langileak subrogatu ahalko lirateke" eta "euren eskubideak bermatu", hau da, "orain esparru pribatuan gertatzen ez dena".


Irabaziko Juan Luis Merinok Udal-gobernuari aurpegiratu zion "guk egin genuen eskaera demagogiatzat jotzea, eta zuek orain eskaera horrekin bat egitea". Adierazpenen ostean bozketa egin zuten, eta Plenoak aho batez onartu zuen langileen mozioa.

 

595.Atez.Ateko.Zerbitzua.Plenoa.Zinegotziak (id: 1448705)
Gaur eguerdian bilera egin dute langileen ordezkariek, Udalak eta Clece UTE enpresak udaletxean. Negoziaketetako puntu garrantzitsuenetako bat bajena izan da.


Alde horretatik, langileek aurreko plenoan eskatu zuten Arrasaten aplikatzea Irungo hitzarmen berbera. Enpresak hasieran onartu zuen, baina ondoren aurre-akordioan baldintza bat jarri zuen: absentismoa gutxienez %3koa izatea.


Hala ere, gaurko bileran enpresak ez du baldintza hori jarri, eta ondorioz "aurrera pauso bat da negoziaketetan", alkateak bileraren ostean adierazi duenez.


Lan-poltsari dagokionez, arauak dio langile guztien artean proportzionaltasunez banatu behar dela, horrela, adibidez langile batek 10 ordu eta beste batek 3 ordu soilik libratu ez ditzan.


Alkateak adierazi du "banaketa ekitatiboa ez dela oztopo izango akordioa lortzeko. Horrela, Udalak konpromisoa hartu du baldintza hori pleguetan sartzeko. Hori barne-antolaketari dagokio, eta beraz gure gain hartu dezakegu".


Ordea, langileek egindako ordu pribatuak publikoen pare jartzea "ez dagokigu guri [Udalari]. Guri ordu publikoetaz erabakitzea dagokigu".


Bilera eginda, langileen ordezkariek langileei bileraren edukiaren berri emango diete, gero zer egin erabakitzeko.


Udalak iragarri du "datorren asterako langileekin asanblada bat egitea eskatuko dugula, aurrekoan egin genuen bezala. Gaurko bilera guk eskatua izan denez, guk ere bileraren edukiaren berri eman nahi diegu langileei zuzenean".


Alkateak jakitera eman duenez, bilera "eztabaidatsua izan da baina aldi berean tonu onean, lasai. Alde bakoitzak bere ikuspuntua azaldu du, eta langileek enpresari gauza batzuk aurpegiratu dizkio".


Langileek udalarentzat eta enpresarentzat lan egiten dute, eta ondorioz ordu publikoak eta pribatuak egiten dituzte.


"Udalari ez dagokio ordu pribatuetan sartzea - errepikatu du alkateak - , bai ordea publikoetan, eta atzoko udalbatzarrean ordu publikoen prezioa zehaztu genuen: gehienezko prezioa 15 eurokoa izatea".


"Nik ulertzen dut langileek aldarrikatzea eta borrokatzea alor pribatuko baldintzak publikoenak bezalakoak izatea". Baina, gaurko bileran ikusi den bezala, "Udalak bitartekaritza-lana egin du, azken finean langileen eta enpresaren arteko gai bat delako".


Udalak berretsi du pleguen prozesua ez duela abiatuko "langileek argi berdea eman arte. Udalen moldatuko gara hori betetzeko".


Aurrera begira ere, Udalak hitzeman du etxez etxeko zerbitzua "gizarte-ekonomiako enpresa bati kontratatuko diola, kontratazio lege berriak hori ahalbidetzen baitu".


Alkateak azpimarratu du egungo kontratua "aurreko legealditik heredatutakoa dela, orain 4 urte sinatu baitzen. Gu aurreko korporazioak ezarritako baldintzen kontratu bat kudeatzen gabiltza. Etxez etxeko langileen egoera ez da egungo Udalarengandik eratorria".


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE