Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oporretako toki ikusgarrien, une berezien,... irudiak

Martxan dago Udako VII. Mondraberri Argazki Txapelketa!

Irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Udalako Larrinetxe jatetxean. Argazkiak abuztuan eta irailean aurkeztu ahalko dituzue (irailaren 15era arte), eta egunkari honek argitara eman ahalko ditu.

595.Berotzen.ANDER.ETXEBERRIA.OTADUI (id: 9394494)


Argazkia: Ander Etxeberria (2016ko irabazlea) / Testua: mondraberri.eus / 2019ko uztailak 31, asteazkena


Aupa lagun! Argazki txapelketa ohi baino beranduago jarri dugu martxan aurten, baina azkenean abian dago!


Herritar ugari oporretan daude edo oporrak hartzear dira, eta sasoi hau oso aproposa da argazkilaritzaz gozatzeko.


Hala, paisaia ikusgarrien, une gogoangarrien,... argazkiak atera badituzue edo aterako badituzue txapelketa honetan parte hartu ahal duzue.


Arrasaten edota inguruetan geratzen direnek ere noski lehiaketa honetan parte hartu dezakete.


Parte-hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahal ditu gehienez, eta irudiak mobilarekin, argazki kamerarekin edo bestelako gailuekin egin daitezke.

 

Argazkiak mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira abuztuan edota irailean, irailaren 15a baino lehen, eta argazki(ar)ekin batera, ondoko datuak bidali:

  • Argazkiaren titulua
  • Egilearen izen-abizenak
  • Kontakturako telefono zenbakia
  • Argazkiaren inguruko komentario bat

Udako VII. Mondraberri Argazki Txapelketaren irabazleak bi lagunentzako afaria irabaziko du Udala auzoko Larrinetxe jatetxearen eskutik. Animatu eta parte hartu!

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE