Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
«Geroa marraztera goaz» lelopean

Ikasle Eguna egingo dute Arrasaten, datorren larunbatean

280 (id: 1400859)

   

 

   

Arrasate, 2009ko azaroaren 1ean


Geroa marraztera goaz! lelopean, Ikasle Eguna egingo dute azaroaren 7an Arrasaten, ikasle abertzaleek antolatuta. Bertan, gaur egun Euskal Herriko ikasleen egoera aztertu eta horretan oinarrituta taldearen «alternatiban» sakonduko dute Ikasle Abertzaleek. Horrez gain, hamaika ekimen izango dira, goizean goizetik gauera arte. (Ikusi programa).

 

Gaur egungo egoeraren hausnarketa goizeko hamar eta erdietan hasiko da. Eta beste gairen artean, honako gai hauek izango dituzte hizpide: ikasturte hasieran ikastetxeetan eta fakultateetan gertatu diren eskubide urratzeak eta Ikasle Abertzaleen egitasmoari mugak ezartzen dizkieten egoerak. Dena den, «marra gorriak» ezarri ez ezik, etorkizuna «marrazteko» lerroak ere aztertuko dituzte, Ikasle Topaketetan egindako lanaren bidez.

 

Hausnarketan nahi duenak parte har dezake, izan ere, Ikasle Abertzaleek jakinarazi dutenez, Ikasle Egunaren egitaraua bera parte-hartze zabalarekin egin nahi dute. Ikasleen musika taldeei aukera emango die musika maratoiak, arratsaldeko bostetan hasita. Hainbat taldek izena eman dute dagoeneko, baina oraindik izena eman ez eta eman nahi duten taldeek Ikasle Abertzaleen webgunean horretarako aukera dute.


Informazio gustia webgune honetan: www.ikasleabertzaleak.org

 

 


IKASLE EGUNA 09

DES-KONTROL taldeak egin du bertsioa, Miren Amurizaren letraz



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE