Argazkiak: Intersport-Loramendi eta Resusta-Karrekiri / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko irailak 11, martitzena
Ibai-Artek merkatuaren balorazio positiboa egin du, izan ere, "jende ugari ibili zen, batez ere ostiral arratsaldean eta larunbateko lehen partean".
Gainera, Ibai-Arteko Batzordeko kide eta Resusta-Karrikiriko arduradun Arantza Aranzabalek azaldu bezala, "denda ugari irten ginen kalera, eta eskaintza zabala egon zen, produktu ugari aukeran. Nik uste jendea nahiko pozik ibili zela".
Nabarmentzekoa da ere merkatu honek kaleko kultur ekitaldiak sustatzen dituela, eta aurten Ibai-Arte Arrasate Musikalekin elkarlanean aritu da.
Horri esker, Arrasate Musikaleko ikasleek eta irakasleek zuzeneko musika eta dantza eskaini zituzten kaleetan zehar, urte gutxiko ikasleak besteak beste.
Ibai-artek azpimarratu du Merkemerkauak "jendea erakartzen jarraitzen duela, eta jende ugari merkatu hau noiz iritsiko zain izaten dela, erosketak egiteko".
Aurrera begira, beraz, azoka honekin jarraitzeko asmoa dauka Ibai-Artek: "Aldaketatxo batzuk izan daitezke, eta zentzu honetan, Merkamerkauaren ostean dendarien artean inkesta bat egiten dugu, jakiteko ea zein aldaketa egin daitezkeen azoka hobetzeko".
Ibai-Artek eskerrak ematen dizkio jendeari azokan parte hartzeagatik, tartean Arrasate Musikaleko lagunei. Gainera "herriarekin batera ekimenak antolatzen jarraitu gura dugu, elkarlanean".