Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Iosu Uribetxeberriari hirugarren gradua eman dio Espetxeetako Zuzendaritzak
Hirugarren graduak espetxealdia arintzeko zenbait neurri jasotzen ditu eta baldintzapean aske uzteko lehen urratsa da. Dena dela ere, Auzitegi Nazionalak izango du azken hitza eta erabakia astelehenean eman dezake.

Mondraberri- 2012/08/17

 

Donostiako Ospitaleak Iosu Uribetxeberria preso arrasatearraren gaixotasuna sendaezina dela adierazi ostean, gaur arratsaldean, jakitera eman da Espetxeetako Zuzendaritzak hirugarren gradua emango diola preso arrasatearrari. Hirugarren graduak espetxealdia arintzeko zenbait neurri jasotzen ditu, eta baldintzapean aske uzteko lehen urratsa da.

Presoaren osasun egoeraren inguruko txostena amaitzeko, Pedraz epaileak Uribetxeberria auzitegiko mediku batek ikus dezan agindu du. Barne ministroak adierazi duenez, azken hitza Espainiako Auzitegi Nazionaleko espetxe zaindaritzako epaileak izango du eta erabakia datorren astean emango da jakitera, astelehenean izan daiteke.

Ospitaleko mediku-txostenak dioenez, Iosu Uribetxeberriak urtebeteko epean hiltzeko %90eko aukerak ditu eta bizi-itxaropen honek alde handiarekin gainditzen du 2000. urtean Barne ministerioak kaleratze prozesua abian jartzeko parametroak.

Debekatuta zapatuko manifestazioa Bilbon

Mobilizazioei dagokienez, atzo Herrira mugimenduak biharko, zapatua, Giza Eskubide guztiak. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean, Bilbon antolatutako manifestazio nazionalaren berri eman genizuen. Dena dela ere, duela ordu gutxi jakitera eman duten moduan, Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du manifestazioa. Terrorismoaren biktimen elkarteak debeku eskaria egin zuen Herrira mugimenduak deitutako manifestazioaren aurrean eta Auzitegi Nazionalak aintzat hartu du eskaera hau. Azaltzen duenez, manifestazioan terrorismoaren goraipamena egin daitekeela dio epaileak.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE