Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Bizia salbatu dio Ferreriasen

BIZIA SALBATU DIO FERRERIASEN

595.Kontrako.Eztarritik.Anbulantzia (id: 9316539)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 2, ostirala


Arratsaldeko 19:40 aldera Ferrerias kaleko denda batean, lagun batzuk mokadu batzuk jaten ari zirela, emakume bati janari puska bat kontrako eztarritik sartu zaio. Ondorioz arnas barik geratu da, asfixia jasan du eta aurpegia zurbil jarri zaio.


Kinka larria ikusita, beste pertsona bat bere atzean jarri da, eta abdomenetik ebatu ondoren, presioa gorantz egin dio. Hau da, Heimlich-en mugimendua egin dio.


Horri esker, janari puska atera zaio, eta arnasa berreskaratu ahal izan du. Bizia salbatu dio, eta emakumeak esker ona agertu dio. Badaezpada anbulantzia bat dendara bertaratu da, eta anbulantziako langileek emakumea artatu dute, onik dago.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE