Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Oñati-Oñati lasterketa, Emakumeen Birako azkena
Emakumeen Birako etapa nagusia Arrasatetik pasako da zapatuan
Txirrindulariak bi aldiz pasako dira Nafarroa eta Araba etorbidetik, eta beste bi aldiz saihesbidetik. Zirkulazioa tarteka etengo da.

Testua: Hasier Larrea / Argazkiak: MB artxiboa, Emakumeen Bira / 2019ko maiatzak 23, osteguna

 

Zapatu honetan, hilak 25, txirrindularitza zaleek aukera izango dute punta-puntako ziklistak bertatik bertara animatzeko, Emakumeen Birako azken etapa herriko kaleetatik pasako da eta.

 

Gainera, WWT Emakumeen XXXII. Birako probarik luze eta gogorrena izango da Oñati-Oñati etapa: 156 km-ko ibilbidean, 3. mailako bi portu (Udana eta Untzilla), 2. mailako portu bat (Atagoiti) eta lehen mailako portu bat (Asentzio) igoko dituzte.

 

 (id: 9398406)

Etaparen lehen 30 km-etan bi aldiz pasako dira Arrasatetik. Oñatitik abiatzean zuzenean etorriko da pelotoia San Prudentziotik. Saihesbidean Ospitaleko errepidea hartuko dute. Nafarroa Etorbidea zeharkatu eta Zerkaostetako biribilgunean San Andreserako bidea hartuko dute Araba Etorbidetik, Aretxabaleta aldera joateko. Eskoriatzan buelta erdi eman eta Oñatira itzuliko dira berriz, Arrasateko saihesbidetik.

 

 (id: 9375314)

 

94. km-n berriz pasako dira txirrindulariak Arrasateko kaleetatik, etapa hasieran bezala. Mugarritteko biribilgunean Olandixoko tunela hartu eta Garagartzatik pasako dira Untzillako mendatea igo aurretik. Jaitsieran Aretxabaletara iritsiko dira Arrasateko saihesbiderako norabidea hartuz. Azken mendatea izango da gogorrena, Asentziokoa alegia. Hori gainditu ostean Kanpazarretik Epeleko biribilgunera jaitsiko dira, azken kilometroak Oñatin amaitzeko.

 

Lasterketa 13:30ean hasi eta 18:00ak aldera amaituko da. Ondorioz, lehen aldiz 14:00ak aurretik pasako da Arrasateko kaleetatik, eta minutu batzuk beranduago saihesbidetik. Bigarren aldian 16:00ak aldean pasako dira Nafarroa eta Araba etorbideetatik, minutu batzuen buruan Garagartzara iristeko. Saihesbidea azken aldiz 17:00ak aldera gurutzatuko dute. Segurtasun Sailak adierazi duenez, zirkulazioa tarteka etengo da, aldaketa edo eragozpen esanguratsurik eragin gabe.

 

 (id: 9441267)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE