Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasatearrek opariak eskuratu ahal izango dituzte IBAI-ARTE txartelarekin
OPARI TXEKEAK IBAI-ARTE TXARTELAREIKIN

 

MONDRABERRI /2009ko otsailaren 18a, eguaztena.

 

Ibai-Arte, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, bere txartel propioa jarri zuen martxan 2008 urteko urrian, ordutik 3.000 erabiltzaile baino gehiago ditu txartel honek eta hasieran egin ziren beherapen kanpainei jarraituz opari txekeak aurkezten dituzte orain.

 

Opari txeke hauek 10 €-koak izango dira eta Ibai-Arte Txartelaren erabiltzaileek erosketekin pilatutako puntuekin lortu ahal izango dituzte, txeke horietako bakoitza 200 punturen truke eskuratu ahal izango da Rural Kutxaren bulegoetan. Ondoren opari txeke hori Ibai-Arte Txartela duen edozein saltokitan erabili ahal izango dutelarik.

Era berean elkartetik jakinarazi nahi dute dagoeneko Ibai-Arte Txartelarekin lortutako puntuak trukatzeko oparien katalogoa egiteko lanetan dabiltzala eta ahal bezain laster argitaratuko dutela.

 

Gogoratu beharra dago oraindik txartela lortu ez dutenek Rural Kutxako bulegoetan eta Ibai-Arte Txartela duten saltokietan eska dezakezula.

 

 590.txartela (id: 981989)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE