Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Prudentzioko makalak bota dituzte aurten

Etxezarretako lizar bat jasoko da Sanjoanetan, makalik ez baitago

San Prudentzioko makalik altuenak "segurtasun arrazoiengatik" bota behar izan ditu aurten Udalak. Ondorioz, Sanjoanetarako lizar bat aukeratu dute, "zuzen-zuzena, iazko makala baino zuzenagoa" azaldu digu 'Porru'k.

595.San.Prudentzion.Makalak.Botata (id: 4478608)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: GLH eta MB Artxiboa / 2018ko ekainak 13, asteazkena


Azken hamarkadetan Arrasateko Sanjoanetarako botatako makalak San Prudentzion (Elorregin) hazitakoak ziren.


Makalak aukeratzen 35 urte inguru egin ditu Jose Luis Etxebarria 'Porru'k, urtero-urtero, baita Herriko plazan zuhaitza igotzeko lanetan ere.


Azken urteetan jakin bazekien San Prudentzioko makal altuenak kili-kolo zeudela, eta Arrasateko Udaletik gehitu dutenez, "intsektu batzuk kalteturik zeuden".


Horregatik, "segurtasuna arrazoiengatik eta inoren gainean ez erortzeko", Udalak makal altuenak moztu behar izan ditu.

 

590.SJ.16.Makala3 (id: 821269)
Ondorioz, Sanjoanetarako beste espezie bat aukeratu behar izan da, "betiere zuhaitz zuzen bat", 'Porru'k azaldu bezala.


Baldintza hori betetzen duen 'Porru'k lizar zuzen bat aurkitu du Etxezarretan, goialdean bi adar dituena, eta berau moztuko dute ekainaren 22an, Ferrovialeko jardineria saileko langileekin.

 

590.SJ.16.Makala2 (id: 900993)
Ekainaren 23an, kamioi batean Arrasateko erdialderantz ekarriko dute, eta koadrilek zehaztutako lekuan utziko dute.


Ondoren, herriko neska-mutilek zuhaitza jai giroan eta poteoan Herriko plazara eroan eta altxatuko dute, 'Porru' eta Udaleko beste hainbat langileren esperientziarekin. Gora Sanjoanak!

 

590.SJ.16.Makala4 (id: 948129)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE