Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kale-inkesta:

"Mobilen harira, jendeak intimitatea nahikoa zaintzen du?"

Rober Langaran, Candela Fernandez, Aitor Guruzeta eta Maite Sanpedrok parte hartu dute gauko inkestan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 7, osteguna

 

Sakelako mobilekin argazki, bideo,... ugari egiten dira han eta hemen. Horrek egoera batzuetan intimitate eskubidearekin talka egiten du. Zelan ikusten duzu egoera?

 

 

150.Inkesta.Intimit.Tekno.Berriak.Rober (id: 846244)

Rober Langaran:


"Nire esperientzian oinarrituta, jendea bere intimitateagatik arduratzen da. Jendeak ikusten badu, berak nahi ez duen argazki batean agertuko dela, kamera enfokatzen ari den tokitik aldentzen da. Batez ere, argazkilaria ezezaguna bada".


"Orokorrean, gero eta intimitate txikiagoa daukagu, eta horretan ere eragina dute segurtasun kamerek. Ni Gasteizen bizi naiz, eta jendea beti dabil argazkiak ateratzen".

 

 

150.Inkesta.Intimit.Tekno.Berriak.Candela (id: 873036)

Candela Fernandez:


"Egoeraren arabera: Egoera arrunt batean, toki publiko batean, ekitaldi publiko batean,... jendea orokorrean ez da kamerengandik ezkutatzen. Baina beste une batzuetan, jendeak nahiago izaten du argazkian edo bideoan ez agertzea".


"Nik ez dut somatu intimitatearen inguruko arazorik nire inguruan, nik behintzat ez dut izan. Adin txikikoen kasuan ezberdina da, eta horren inguruko legeak egon badaude. Orokorrean ez da arazorik izaten, baina batzuetan Facebookeko argazki batzuetan haurrak azaltzen dira, gurasoen baimenik gabe. Nik ez dut horrelakorik egiten".

 

 

150.Inkesta.Intimit.Tekno.Berriak.Aitor (id: 896658)

Aitor Guruzeta:


"Nik uste jendeak gehiegizko garrantzia ematen diola egoera batzuetako argazki eta bideoei. Adibidez, kalean egoera normal batean argazki batean agertzeak ez du garrantzirik".

 

 

150.Inkesta.Intimit.Tekno.Berriak.Maite (id: 922605)

Maite Sanpedro:


"Kezka handiena adin txikikoen ingurukoa da. Jende askok bere eguneroko gauza txikiei ere argazkiak ateratzen dizkiete, eta ondoren sare sozialetan argitaratzen dituzte. Adibidez jango duten pintxoaren argazkia argitaratzen dute".


"Horrek suposatzen du euren bizitza pertsonalaren gauza asko publiko egiten dituztela. Zergatik behar du jendeak hori egitea? Badago gai horren inguruko telesail bat, Black Mirror izenekoa. Sare sozialetako argazkiek kategoria bat edo beste daukate, argazkiek lortutako 'atsegin dut' kopuruaren arabera. Telesailak adierazten du jendeak bere bizitzako argazki politak argitaratzen dituen arren, bere bizitza ez dela hain polita, ezta urrundik ere. Non dago errealitatea eta non fikzioa?".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE