Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Argazki-galeria

Sendo jarraitzen du 1. Mailarako bidean Kanpanzar Arrasatek

Isei Barbero / 2017ko martxoak 4, zapatua


 

300 (id: 9194009)Zaharrak berri Arrasate Errugbi Taldeko seniorrentzat.  Zapatu honetan Igor Isasiren mutilek igoera faseko lehen partidua jokatu dute Mojategin eta, denboraldiko lehen zatian egin bezala, hemen ere garaipen eroso batekin estreinatu dira.  Sarrailagileek Elorrio izan dute bisitari ligaskako lehen jardunaldian eta, hasiera hasieratik partidua bideratuta, 77-7ko emaitzarekin nagusitu dira.

 

Arratsaldea ezin hobeto hasi da Isasiren mutilentzat, ordu laurdena bete baino lehen 8-0 baitziren aurretik Azkarragaren entsegua eta zigor kolpe batean Arizaletak zutoinen artera bidalitako baloiari esker.  Abantaila horrekin, baina, Kanpanzar Arrasate ez da konformatu eta Potatok etxekoentzako bigarren entsegua lortu du minutu gutxiren buruan.  Arizaletak oraingo honetan ez du hutsik egin transformazioa gauzatzerako orduan eta, jarraian, Dolara berriro ere heldu da baloiarekin bizkaitarren entsegu zonara, 20-0ekoa markagailuan jarriz.

 

Ezer gutxi galtzeko zuela ikusita, Elorriok erasoari ekin dio eta zenbait minutuz Kanpanzar Arrasate bere zelaian sartuta eduki du.  Dena den, bisitarien aginteak ez du luzaroan iraun, eta Potatoren entsegu berri baten bitartez sarrailagileen susperraldia heldu da.  Transformazioa berriro ere gauzatuta, Arizaletak 27-0ekoa jarri du markagailuan.  Atsedenaldira joan aurretik Isasiren mutilek beste entsegu parea lortu dute, Zanbok eta Delgadok eginikoak.  Arizaletak bietatik bakarrean asmatu du baloia zutoinen artera bidaltzean eta, modu honetan, Kanpanzar Arrasate 39-0eko abantailarekin joan da atsedenaldira.

 

Aldageletatik bueltan, zelairatu eta berehala zuri-moreek berriro ere zeharkatu dute Elorrioren entsegu marra, eta Arizaleta berriro ere eraginkor aritu da baloia kolpatzen, 46-0ekoa igo dela markagailura.  Orduantxe Elorriok etxekoen abantaila murriztu du (46-7).  Dena den, sarrailagileen garaipena ez da arriskuan egon, partidua amaitu bitartean beste bost entsegu lortu baitituzte, horietatik hiru transformatuta. 

 

Gauzak horrela, amaieran Kanpanzar Arrasate nagusi 77-7eko emaitzarekin.  Sailkapen fasea amaitu bezala ekiten diote igoera faseari Isasiren mutilek, lider moduan.  Hurrengo asteburuan Iruneri egingo diote bisita eta, bertan, ziur asko Bidasoa aldekoek ez dizkietela gauzak erraz jarriko sarrailagileei.  Orain arte erakutsitako jarrerari eutsita, baina, posible izango da emaitza positiboa etxera ekartzea.

 


Galeria de fotos
KANPANZAR ART 77-7 ELORRIO

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE