Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Errifa bakoitzaren kostua euro batekoa izango da.

Lau saski zozkatuko dira Zarzuelaren lau emanaldietan

Zozketa Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak Amaia Antzokian azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean antzeztuko duen 'El dúo de la Africana' obraren lau emanaldietan egingo da.

Testua eta argazkiak: Harreman / 2019ko azaroak 19, asteartea.

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa Harremanekin elkarlanean ari da aurten ere, herri  pobretuek bizitza duina lortzeko aukerak sortzea helburu duen zozketa solidarioan. Aurten 4 saski zozkatuko ditu. EreinDaJanek bere dendako tokiko produktu ekologikoekin lagundu du, bi saskirekin. Beste bietan bidezko merkataritzako produktuekin kolaboratu du Harreman-Dendak.

Zozketa Izaskun Murgia Elkarte lirikoak Amaia Antzokian azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean antzeztuko duen Afrikako duoa obraren lau emanaldietan egingo da. Errifa bakoitzaren kostua euro bat izango da. Diru-bilketa Mumbaiko (India) "Ankur" neskatoen umezurztegiaren proiektura eta Mundukide Mozambiken egiten ari den programara bideratuta dago.

Harreman oso aktiboki laguntzen du bi proiektuetan, pertsonek beren herrialdeetan garatu ahal izan daitezen eta etorkizun duina izan dezaten. Iaz bilketa 2176 eurokoa izan zen, eta eskerrak eman nahi dizkiegu Izaskun Murgia Elkarte Lirikoari, EreinDaJan elkarteari, Harreman-Denda elkarteari eta txartelen erosketarekin bat egin zuten pertsona guztiei.

Beste behin ere, gure herria ezaugarritzen duen elkartasun izpirituari dei egiten diogu zozketan laguntzeko. Inork ezin die denei lagundu baina denok lagun diezaiokegu norbaiti.

 

(id: 9307329)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE