Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“Behar duzu norbaitek zuri entzutea? Zatoz gu ezagutzera!”
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak Arrasate bisitatuko du asteazkenean
Elkarteak autokarabanan Gipuzkoan zehar ibilbidea egingo du, zerbitzuak lurraldeko txoko guztietaraino helarazteko. Elkarteak Gipuzkoako pertsona guztietara iritsi nahi du, egoera mingarrien aurrean bakarrik sentitzen badira eta une horietan entzuteko nahiz laguntzeko pertsona bat behar badute.

Testua eta kartela: Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak. 2019ko irailak 23, astelehena.

 

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak (GIT) urtero 3.000 dei inguru jasotzen ditu. Dena den, kanpaina berriztatzaile honekin kopurua areagotu nahi da. Irailaren 23tik 27ra bitarteko astean, elkarteko talde arduraduna lurraldeko udalerri desberdinetako plazetan aurrez aurre egongo da, batetik, zerbitzuak eskaini eta, bestetik, informazioa emateko. Helburua pertsonek sakonean Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa ezagutzea da.

 

Jarduerari esker, oso modu irisgarrian aurkeztuko zaie elkartea hurbildu nahi duten pertsonei. Halaber, Gipuzkoan 30 urte baino gehiago dituen erakundeak zer egiten duen ezagutuko dute. “Gure asmoa pertsonetara modu hurbilean heltzea da. Beren biziko une latzetan sufrimendua arintzen egiaz laguntzeko asmoz, baliabide irisgarri gisa ikustea nahi dugu”.

 

Jarduera honekin gure lana antzematea dugu helburu. Nahiz eta 30 urte baino gehiago funtzionamenduan egon, GIT oraindik elkarte ezezaguna da eta pertsona askok ez daki nola lan egiten dugun. Nolanahi ere, hori deitzeko eragozpena izan daiteke. Ildo horri eutsiz, konfiantza sortu nahi dugu eta baliagarria dela uste badute, deitzea gustuko genuke. Guretzat anonimatu eta konfidentzialtasunetik, epaitu gabe eta beren sentimenduei balioa emanez pertsonak entzuteari esker, hobe uler ditzakegu eta une zailetan laguntza egokia eskain dezakegu” azaldu du Maribel Pizarrok, elkarteko zuzendariak.

 

Maite Gonzálezek, GITren koordinatzaileak, hurrengoa erantsi du: “Pertsona ugarik arazoak ditu eta ez daki nondik hasi, beraz, egiaz lagun diezaiekegula sentitzea nahi dugu. Era berean, gure xedea da deitzeko beldurra gal dezaten”.

Jarduera honek ondorengo erakundeen babesa du: La Caixa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta jarduera garatuko duten udalak (Irun, Elgoibar, Azpeitia, Oñati, Eibar, Arrasate, Zarautz, Hernani eta Legazpi).

 

GIT 1987. urtean sortu zen, larrialdiko gizarte-baliabide modura. Izan ere, berehala eta erraz irits daiteke. Bere zeregina konponbideen bila dabilen pertsona blokeatu orori entzute aktiboa eskaintzea da. Ildo horri jarraiki, estaldura doakoa da.

 

Hurrengo lelopean eratu zen: “Gipuzkoan bere itxaropena krisian jartzen duen arazo baten aurrean bakardadean dagoen pertsonarik ez izatea”. Laguntzaren harreman-esparruaren barruan, tresna gisa, nagusiki, entzute aktiboaz baliatzen da.

 

Aurrekoari eutsiz, herritarrei honako zerbitzuak eskaintzen dizkie:

 

Telefonoz entzutea (900 840 845)

 

Doako telefonoa da eta, aldi berean, zerbitzurik eskatuena. Zehaztutako ordutegian deitzen dutenei ohiz gure laguntza modu horretan eskaintzen diegu. Telefonoz entzutean iraupena egoera zehatzean dagoen pertsonak markatzen du. Hala, egiaz laguntzeko beharrezkoa denari erreparatuko zaio, behar ez bada luzatu gabe.

 

Deiei GITn eraginkortasunez diharduen boluntarioen taldeak eskaintzen die arreta urteko 365 egunetan eta esleitutako ordutegien barruan. Sufritzen duten pertsonei entzun egiten zaie, ulertu, lagundu eta arintzeaz gain. Entzute aktiboa da gure tresna nagusia, betiere ikuspegi humanistatik abiatuta, laguntza-harreman edo Counsellingaren ereduan kokatuta badago. Honako arreta-ordutegia dugu:

 

Astelehenetik ostiralera: 9:30 -13:00 / 16:00 - 21:00

Larunbatetan: 9:30 -13:00 / 17:00 - 20:00

Igande eta jaiegunetan: 17:00 - 20:00

 

Psikologia-aholkularitza

 

Pertsonak borondatez beharrezkotzat jotzen duenean, zehaztuta dugun protokoloan funtsatuta, deitzen digutenei psikologian adituak arreta eskaintzeko aukera ematen zaie, bai telefonoz, baita gure egoitzan aurrez aurre ere. Kasu horietan, arretak honako helburuak izan ditzake: batetik, arazoa kontuan hartuta, pertsonak beste baliabide aditu baterantz jotzeko egokitasuna onartzea edo, bestetik, bere egoera/arazoaren oso alderdi zehatzak pertsonarekin lantzea.

 

Une garrantzitsuak

 

1987 Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa sortu zen Donostian.

 

1997 Caritasi esker, Arrasate kaleko gaur egungo egoitzara joan ginen.

 

2006 Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordea eta Zuzendaritza aldatu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu zen hitzarmena, zerbitzuaren barne-funtzionamendua bermatzeko.

 

2007 Herritarrentzako 900 840 845 doako telefonoa ezarri zen. Eusko Jaurlaritzak herri-onurako zerbitzu izendatu zuen.

 

2008 40 boluntario geneuzkan, eta 40.000 dei jaso genituen ordurako.

 

2011 Gipuzkoako Foru Aldundiak Borondatezko Lanaren Saria eman zigun.

 

2012 GITen 25. urteurrena da, eta 50.000 dei erantzun ditugu.

 

2014 Hiritar Merezimenduaren Domina eta Instalatzeko eta Jarduteko Osasun

baimen-eskaintza GIT-ari

 

2015 GIT-aren 5.zerbitzua, “Transformate” plataforma, bakardadean dauden pertsonen sare soziala. Donostiako Udaletxeko Gizarte Kontseiluko kide hautatua izan da.

 

2016 Gipuzkoako Foru Diputazioak mezenasgoko lehentasunezko jarduera izatea aitortu digu.

 

2017 GIT-aren XXX Urteurrena

 

Ordutegiak eta tokiak:

 

Irailak 23, astelehena:

10:30-13:00 (Irún) Ensanche plaza

17:00-20:00 (Elgoibar)

 

Irailak 24, asteartea:

9:00-12:00 Azpeitia

15:00-19:00: Oñati (Kalebarria Kalea)

 

Irailak 25, asteazkena

10:00-13:00 Eibar (Unzaga plaza)

17:00-20:00 Arrasate (Altube plaza)

 

Irailak 26, osteguna

 11:00-14:00 Zarautz (Lege Zaharren Enparantza)

15:00-19:00 Hernani (Urbieta kalea)

 

Irailak 27, ostirala

10:00-13:30 Legazpi (Euskal Herria Enparantza)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE