Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Pertika- eta luzera jauzietan arituko dira

Txapeldun arrasatear ugarik Biterin erakustaldia emango dute

Arrasate Atletiko Taldeak eta Ibai-Artek antolaturik, "atletak 4 metroetatik gora hegaz egiten ikusi" ahalko dira 'Gasolinera' ondoan, zapatu honetan.

595.Atletismo.Erakustaldia.Biterin.Aurkezpena (id: 1577197)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko irailak 3, asteartea

 

Arrasate Atletiko Taldeak eta Ibai-Arte elkarteak antolatu dute ekitaldia, MerkeMerkauaren testuinguruan, zapatu honetan.

 

Erakustaldiaren helburu bat "Atletismoa kalera ateratzea da". Kirol-taldeko Jon Ormaetxeak azaldu du jauzi-hirukoitza erakustea ere gura zutela, baina horren ordez luzera jauzia egingo da. Izan ere, "jauzi hirukoitzeko mutilek oraindik ez dute entrenamendu nahikorik izan".

 

Gainera, ezohiko leku batean egingo denez, "lesioren bat sufritzeko arriskua dago, eta ez dugu horrelakorik nahi".

  

Erakustaldia Biteri plazan egin ahal izateko "Udala konbentzitu behar izan dugu", "baina gaur argi berdea eman digu, eta espero dugu arazo gehiagorik ez izatea".

 

Pertika-jauzia egin ahal izateko, "hasieran pentsatu genuen plazan zulorik ez egitea, eta Udalak hasieran erantzun zigun ezin zela zulorik egin, plazaren azpian parkinga dagoelako".

 

Halere, "gaur esan digute posible dela zentimetro batzuk zulatzea, eta datozen egunetan gunea prestatuko dugu pertika-jauzirako kutxa jartzeko".

 

Era berean, Mojategiko instalazioetatik pertika-jauzirako koltxonetak eta bestelako erremintak ekarriko dituzte. 

 

40 metroko gomazko zorua jarriko dute Biterin, Ermuako Antonio Cid-ek utzita. Gaur egun Azkoitian dago eta beraz "handik ekarri beharko dugu". 

 

Arrasateko atleta batzuek parte hartuko dute, "baina ezin dugu ziurtatu kanpoko atletak etorriko direnik".

 

Izan ere, "hasiera batean nazio mailako atleta batzuekin hitzartu genuen eurek ere erakustaldi honetan parte hartzea - azaldu du Eukene Dorronsoro Murgiondok - baina sasoi honetan Espainiako Txapelketa Absolutua jokatzen da, atleta asko saturatuta daude edo oporretan".

 

Dena den, litekeena da "Donostia eta Irun inguruko atleta batzuk bertan izatea". 15 atleta inguruk parte hartuko dute, tartean Arrasateko:

  • Malen Ruiz de Azua pertika-jauzian
  • Iñigo Uribarren luzera jauzian
  • Eneko Carrascal luzera jauzian
  • Mikel Agirre luzera jauzian
  • Alain Egia luzera jauzian

Istar Dapenak osasun arazo batzuk ditu, "baina gogotsu dago bertan parte hartzeko. Osteguneko kontsulta medikuak argituko du ea parte hartu ahal izango duen". Alex Agiriano lesio batetik osatzen ari da. 

 

Euria egingo balu "erakustaldian luzera jauzia egingo litzateke, eta pertika jauzia egitekotan listoia baxuago jarri beharko genuke, arriskatu barik".

 

Antolatzaileek herritarrei esan gura diete "oso polita dela atletak 4 metrotatik gora hegaz egiten bertatik bertara ikustea". Baita ere "atletismoa ez dela soilik korrika egitea".  

 

Ekitaldian zehar esatari-lanak Gorka Etxabek egingo ditu. Erakustaldia arratsaldeko 5:00etan hasiko da, eta arratsaldeko 7:00etan bukatuko. Handik gutxira, 7:30ean Herriko plazan kontzertua hasiko da, Aídali-ren eskutik. 

 

 


Mondraberriren oharra: Albiste honetan akats bat zegoen, izan ere, adierazi genuen plazan luzera jauzirako fosoa jartzeko zulaketa bat egingo zela. Datu hori okerra zen, izan ere, pertika-jauzirako kutxa jartzeko egin da zulaketa. Barka eragozpenak, goiko testua zuzenduta dago.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE