Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gazte Bulegoak Sukaldaritza eta Kaxoi flamenko ikastaroak jarri ditu martxan
Izen-ematea Gazte bulegoan, 943252065 telefonoan edo gaztebulegoa@arrasate.eus posta elektronikoz egin daiteke

Testua: Maitane Muñoz- Argazkia: Gazte Bulegoa- 2015/10/19

 

Arrasateko Gazte Bulegoak bi ikastaro antolatu ditu hurrengo hilabeterako, bata Sukaldaritzakoa eta bestea Kaxoi flamenko jotzen ikasteko kurtsoa. 

 

Sukaldaritzako ikastaroa azaroaren 9an hasiko da eta hilaren 30ean bukatu. Sukaldean trebatzen erakusteaz Gorka Lobato arduratuko da eta astelehenetan izango da hitzordua 18:30etatik 20:30etara. Kurtsoaren prezio orokorra 30 euro zango da, ikasle eta langabeentzat, berriz, 20 euro. 

 

Flamenkoaren mundua gertuagotik ezagutu nahi duenak, kaxoi flamenkoa jotzen ikasteko aukera izango du. Kasu honetan, irakaslea Periko Raez izango da.  Azaroaren 5ean hasiko da  eta abenduaren 17an bukatu. Klaseak ostegunetan izango dira 18:30etatik 20:30etara. Kurtsoaren prezioa 25 eurotakoa izango da, ikasleek eta langabeentzat, berriz, 15 euro. 

 

Izen-ematea Gazte bulegoan, 943252065 telefonoan edo gaztebulegoa@arrasate.eus posta elektronikoz egin daiteke.

 

Gazte Bulegoaren webgunera lotura

 

Gazte Bulegoaren TwitteR kontuari lotura

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE