Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
MONDRATE KANPUS 2018
Kanpusa uztailaren 2tik 20era izango da Musakolako kiroldegian.

Testua eta argazkiak: Mondrate. 2018ko martxoak 26, astelehena.

 

Ekimen hau  8 eta 16 (2001-2009 biak barne ) urte bitarteko neska mutilentzat zuzenduta dago, eta helburu nagusia ondo pasatzea izango da, haurrek gustuko duten kirola praktikatuz.

 

Kanpusa uztailaren 2tik 20era izango da Musakolako kiroldegian goizeko 10:00etatik 13:30ra. Nahi izanez gero zaintza zerbitzua 09:00etatik aurrera egongo da. Inskripzio epea ekainaren 5ra arte zabalik egongo da.

 

Kanpusa goizean izango da. 9-12 urte bitarteko gazteek areto futboleko  oinarrizko teknikak  ikasteaz gain hainbat  ekintzak  izango dituzte, adibidez: tailerrak, eskulanak, jolasak,... Aurten berrikuntza moduan, irteera gehiago egingo dira Arrasateko hainbat lekuetara.

 

12-16 urte bitarteko neska mutilen saioak areto futbolera bideratuta izango dira. Teknifikazioan  oinarrituko dira, eta kirol honetako teknika eta taktika desberdinak ezagutuko dituzte. Monitore gehienak tituludunak eta esperientziazkoak izango dira, haurren edo areto futbolaren alorrean.

 

Animatu eta parte hartu aurtengo Mondrate kanpusaren 4. edizioan!

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO 
https://sites.google.com/site/mondratecampus/

IZENA EMAN?
https://docs.google.com/…/1FAIpQLSdwpcHCY41P3B0u8w…/viewform

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE