Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Arrasateko Udala
XXVIII. Eskola-antzerkiaren jardunaldiak martxoaren 20an hasiko dira
Hezkuntza saileko jardueren barruan eta Kultura sailarekin elkar lanean ariturik, ikasleen artean, antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzeko asmoz, XXVIII. Eskola-antzerkiaren jardunaldiak antolatzea aurreikusi du Hezkuntza Sailak.

 (id: 9005346)Testua eta esku-orria: Arrasateko Udala. Argazkiak: MB Artxiboa. 2018ko martxoak 13, asteartea.

 

Jarduera, oro har,  Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta  lau fasetan burutzea aurreikusi da:

 

--1. fasea.- DBHko 1. zikloko ikasleek prestaturiko lau antzerki-obra, LHko  5. eta 6. mailetako ikasleen aurrean, Amaia antzokian taularatuko dituzte (martxoaren 20an).

 

-2. fasea.- LMHko 6. mailako  ikasleak Amaia Antzokira joan dira instalazioak modu didaktikoan ezagutu ahal izateko  apirilaren 10an, 11an, eta 12an.

 

- 3 fasea.- Amaia Antzokian LMHko, DBHko, Batxilergo eta Lanbide Hastapeneko ikasleentzako antzerki-talde profesionalen emanaldiak antolatu dira, guztira 8 emanaldi eskainiz (apirilaren 19an, 20an, 25ean, 27an eta maiatzaren 3an).

 

-4. Fasea.- Jon Zubiaga aktorea eta Olatz Pagaldai aktoresa (maiatzaren 15ean eta 17an ) DBHko eskoletara joango dira antzerkia jakintzagai bezala duten ikasleekin beraien antzerki eskarmentua partekatu eta ikasleen galderei erantzutera (lau saio)

           

Aktibitatearen helburuak:

 

- Ikasleen artean antzerki zaletasuna hezkuntza adierazpen gisa lantzea.

- Ikasleak antzokira eramatea antzerkia behatzen ohitzeko.

- Aktibitatearen alderdi hezigarriak eta ludikoak ezagutaraztea.

- Antzokiaren agertokiaren atzealdea (tresnak, baliabideak...) ikasleei ezagutaraztea.

- Ikasleek ikasturtean zehar landutako obrak benetako antzokian taularatzea bertako  baliabideez baliaturik.

- Kultur transmisioa eta aisia.

                       

Jarduera garatzeko Udalaren Kultura Saileko azpiegitura eskainiko ditu Udalak: batetik, Amaia Antzokiko instalazioak antzerki emanaldiak emateko zein entseguak egiteko, eta bestetik, Antzokiko arduradun teknikoaren zein kultur laguntzaileen laguntza ikasleek entseguak egiteko, obraren muntatze soinua definitzeko eta baita bisita didaktikoaren ardura eramateko ere. Eskoletako antzerki talde bakoitzak obra antzeztu baino lehen bi entsegu (bat goizez eta beste bat arratsaldez ) egiten ditu Amaia antzokian .

 

Jardueran ikastetxeetako 90 ikasle antzezlek parte hartuko dute, 219 ikasle antzokia bisitatuko dute modu didaktikoan eta antzerki obrak 3.096 ikaslek ikusiko dute.  

 

  Artxiboa deskargatu Tamaina  
Tipo .AntzerkiEskolaTriptiko18.pdf Antzerki Eskola Triptikoa 1.238 KB Descargar 1267835K


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE