Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Prentsa hidrauliko zahar bat 4.0 bilakatu dute

MUGEPko 4 lagun finalistak izan dira Siemens Prototipo Lehiaketan

Estatuko 40-50 ikastetxek hartu dute parte aurtengo edizioan. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleek tamaina eta pisu handiko antzinako prentsa hidrauliko bat monitorizatu eta kontrolatu dute, 4.0 prentsa hidrauliko bihurtzeko eta lehiakortasuna areagotzeko.
595.MUko.Ikasleak.Saria.SIEMENS (id: 9739477)
Argazkia: Siemens / Testua: Mondragon Unibertsitatea / 2019ko ekainak 12, asteazkena
 
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (Mondragon Unibertsitateko Goi-eskola Politeknikoaren titularra den irakaskuntza-kooperatibaren) Industria Automatizazioa eta Robotika prestakuntza-zikloko ikasle-talde batek laugarren postua lortu du Madrilen izandako Siemens Prototipo Lehiaketaren 11. edizioan. Estatuko 40-50 ikastetxek hartu dute parte aurtengo edizioan. Bosgarren aldia da Goi Eskola Politeknikoaren jabe den irakaskuntza-kooperatiba horretako ikasleak Siemens lehiaketako finalistak direna.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek 4.0 Prentsa izeneko proiektua aurkeztu dute. Tamaina eta pisu handiko antzinako prentsa hidrauliko bat monitorizatu eta kontrolatu dute, 4.0 prentsa hidrauliko bihurtzeko eta lehiakortasuna areagotzeko. Asier Odriozola Elorza, Aitor Merino Olivenza eta Imanol Areta Ibañez dira taldeko kideak, eta Asier Azurmendi Urteaga tutorea.


Helburuak

Horrelako proiektuetan parte hartzea lagungarria da ikasleen prestakuntza integralerako, 4.0 Industriak enpresa eta erakundeei planteatzen dien errealitateari aurre egin behar izaten diotelako. Ildo horretan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasleek azpimarratu dutenez, «gure ustetan, prestakuntzak unean uneko behar eta erronkei lotuta egon behar du; horregatik, kalitateko prestakuntza, eguneratua eta industriatik hurbil dagoena bultzatzen dugu. Hala erakusten du SIEMENS lehiaketan aurkeztutako proiektuak, eta lau finalisten artean aukeratu izanak onenen artean gaudela esan nahi du».
 
Industria Automatizazioa eta Robotika prestakuntza-zikloaren koordinatzaile Urko Sueirok azpimarratu du horrelako proiektuen aurrean ikasleek nolako inplikazioa izaten duten: «eskolan lortutako ezagutzari esker, gai dira maila handiko proiektuak aurrera ateratzeko, eta erakusten du Lanbide Heziketako ikasleak teknikari handiak izan daitezkeela».

Bestalde, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Lanbide Heziketaren koordinatzaile Gorka Aretxagak eskolaren eta hainbat alorretako enpresen arteko harreman estua nabarmendu du, zehazki industria-automatizazioaren eta -robotikaren alorreko gaietan. «Horren erakusgarri da gure inguruneko enpresetan formatu dualeko prestakuntza egiten duten ikasleen ehuneko handia», esan du.
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE