Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Porru' jubilatu denez, lekukoa pasa dio

Sanjoanetako zuhaitzaren igoera Xabier Herrartek zuzenduko du

Herrartek 47 urte ditu eta Udal-brigadako arduradunetako bat dugu. "Zuhaitza honezkero prest dago", azaldu digu gaurkoan. Halaber, neska-mutilei dei egiten die, igoeraren arriskua kontuan hartuta, "zuhaitza tentuz eta denboraz igotzera".

595.Porru.Xabier.Herrarte (id: 1890676)


Testua eta Xabiren argazkia: Gontzal Landa Herbias / Porruren argazkia: MB Artxiboa / 2019ko ekainak 19, asteazkena 

 

Jose Luis Etxebarria 'Porru'k 36 urte inguru eman ditu jaietarako makala aukeratzen eta Herriko plazako igoera zuzentzen. 

 

Aurten, baina, jubilatu egin da eta proposatu du Xabier Herrartek hartzea zuhaitza aukeratzearen eta igoera zuzentzearen ardura. Herrartek baietz erantzun du.

 

Udal-brigradan arduradun-lanak egiten ditu, eta 47 urte ditu. Halaber, erlabio asiarraren aurkako koordinazio-lanen lekukoa ere hartu dio 'Porru'ri.

 

Igoera zuzentzea "konpromiso edo ardura handia da, igoerak baduelako bere arriskua", "Herriko plazan jende asko egoten delako".

 

Arrasateko San Prudentzioko lurretan makala egokirik ez zegoenez, iaz lizar bat igo zen herriko jaietan, eta aurten akazia bat izango da, udal-lurretatik hartua".

 

Atzo bota zuten, zuritu zuten eta honezkero zuhaitza prest daukate. 18-20 metro inguru luze da. Domekan kamioian Uarkape parera bertaratuko dute, hortik koadrilek Herriko plazara eraman dezaten.

 

Zuhaitzak arratsaldeko 6:00etarako plazan behar du, eta "puntualitatea garrantzitsua da, igoeraren ostean jai-ekitaldi gehiago datozelako".  

 

Igoeraren zailtasunetako bat da "ezin dela ekainaren 23a baino lehen entsegu bat egitea, enborra herriratzeko jende asko behar delako eta oro har entsegua egitea bideragarria ez delako. Beraz, igoeran bertan gauzak ondo egin behar dira".

 

Horretarako "maniobra tentuz eta denboraz egin behar dugu, presaka eta urduri egiteak arriskutsu izango litzatekeelako".

 

"Gazteen indarra eta gogoa bideratu behar dira, eta koordinazio lana garrantzitsua da. Ahaleginduko da neska-mutilen euforia apaltzen eta indarra zuzentzen".

 

Horregatik guztiagatik, jaiak ondo bidean jarraitzeko, garrantzitsua da igoerako zuzendariari, gazteen ordezkariei eta Udaleko Kultura Saileko langileei kasu egitea.

 

Zentzu horretan, Xabier Herrarte igoeraren zuzendariak bihar bilera egingo du gazteen ordezkariekin, eta mezu bat helarazi gura die:

 

"Gazteak kontziente izan daitezela zuhaitzaren igoerak dakarren arriskuaz. Hori kontuan izan behar dugu guztiok".

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE