Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AED elkarteak antolatzen duen 32. edizioan

Arrasate Literatur lehiaketak, 187 lan aztertu ostean, sariak banatu ditu

595.Arrasate.Literatur.Lehiaketak.Irabazleak.19AED (id: 4907112)


Testua eta argazkia: AED elkartea / 2019ko maiatzak 17, ostirala

 

AED elkarteak, euskarazko sormena eta literatur zaletasuna sustatzeko asmoz, antolatzen dituen Arrasate Literatur lehiaketek badituzte irabazleak.


32. edizio honetan, hainbat berrikuntza sartu genituen oinarrietan. Nagusiena, ilustrazio, mikro-ipuin eta komiki generoetara aurkezteko aukera ematea.


Berrikuntzek harrera ona izan dute, oro har, parte hartzea ia bikoiztu egin baita iazkoarekin alderatuta, 187 lan jaso ditugularik, denera.


Generoka banatuta,


- Narrazio lehiaketara 60 lan aurkeztu dira


- Ilustrazio lehiaketara, 64


- Bertso paper lehiaketara, 29


- Mikro-ipuin lehiaketara, 23


- Poesia lehiaketara, 8


- Komiki lehiaketara, 3


Bestalde, aldaketa horiekin lortu nahi genuen helburuetako bat DBH mailatik gorako ikasleen parte hartzea bultzatzea zen eta hori ere lortu da, neurri apalago batean izan bada ere.


Pozik gaude, beraz, emaitzarekin. Mila esker parte hartzaile guztiei eta, nola ez, atzetik gaztetxoak animatzen egon zareten irakasle zein gurasoei ere.


Gure esku balego, guztiak sarituko genituzke. Halere, horretarako aukerarik ez dugunez, epai-mahaien esku utzi dugu azken erabakia eta hauek izan dira saridunak:


NARRAZIO LEHIAKETA


o LH5-6:
    Lehen saria, Ane Sanchez Gajate
    Bigarren saria, Ane Fernandez Alonso

o DBH1-2:


   Lehen saria, Lide Ezpeleta Sanpedro

   Bigarren saria, Maddi Petreñas Urbina

ILUSTRAZIO LEHIAKETA


o LH5-6:
   Lehen saria, Garazi Cobos Oruna
   Bigarren saria, Manex Muñez


o DBH1-2:
   Lehen saria, Naiara Horno
   Bigarren saria, Nora Zeziaga

BERTSO PAPER LEHIAKETA:


o LH5-6:
   Lehen saria, Nerea Dulugea eta Laia Bollon
   Bigarren saria, Ane Sanchez eta Uzuri Tena


o DBH1-2:
   Lehen saria, Maialen Altuna
   Bigarren saria, Lide Azkarate eta Alaitz Etxebarria

MIKRO IPUIN LEHIAKETA:


o DBH3-4:
   Lehen saria, Maddi Altzelai
   Bigarren saria, Uxue Ugalde


o Batxilergoa:

   Lehen saria, Ane Arrizabalaga
   Bigarren saria, Galder Isasmendi

POESIA LEHIAKETA:


o DBH3-4:
   Lehen saria, hutsik geratu da
   Bigarren saria, Maialen Sampedro eta Nahia Arnaiz


o Batxilergoa:
   Lehen saria, Oihana Arana Cardenal
   Bigarren saria, Eneko Haritza Olaeta Barruso

KOMIKIA:


o DBH3-4:
   Lehen saria, Izar Mendiola
   Bigarren saria, Naroa Bergaretxe eta Alexia Mendi

o Batxilergoa:
   Lehen saria, Olatz Zuazubiskar
   Bigarren saria, hutsik geratu da

Bukatu aurretik, eskerrak eman, arestian aipatutako guztiei ez ezik, lehiaketa hauetan erabili ahal izateko euren lanak musu truke utzi dizkiguten Julen Ribas marrazkilariari eta Mariari Oses idazleari. Eta baita lanak epaitzen lagundu diguzuen literatur eta bertso zaleei ere.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE