Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EAko alderdikideentzat hiri batzarra, datorren abenduaren 11ean, arratsaldeko 19:00etan
ARRASATEKO EA-KO HIRI BATZARRA

Pedro Irusta / 2012ko abenduak 4, asteartea


Arrasateko Eusko Alkartasunatik adierazi dutenez, datorren asteartean, hilak 11, arratsaldeko 7etan hasita, Hiri Batzarra izango da. Horretarako, deia luzatzen diete alderdikide guztiei.

 

Bestalde,ohiko izaten den bezala aurten ere OLENTZERO Alkartetxera hurbilduko da hilaren 24an, arratsaldeko 5 etan opariak banatzera.

 

Opariak emanda gero, txokolatada oparo batez gozatzeko parada izango dute bertaratutakoek. Dena den, bi egun lehenago, abenduaren 22an, Santamasak ere ospatuko dituzte Alkartetxean. Denontzat, txistorra eta giro ezin hobea izango dela esan dute arduradunek.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE