Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urtarrilaren 1ean 22.101 lagun zeuden zentsaturik Arrasaten
Erroldatu berriei ongi etorria egin zaie Udalean
2018an 287 pertsona erroldatu ziren lehen aldiz Arrasaten. Horietako 30 lagun azaldu dira Udalak Pleno Aretoan urtero egiten duen ongi etorri ekitaldira.

 (id: 9315977)

 

Testua eta argazkia: Hasier Larrea / 2019ko martxoak 14, osteguna

 

Palestinatik, Azerbaijanetik, Gineatik, Mexikotik, Eibarretik edota Leonetik etorritako 30 pertsona erroldatu berriri egin die Udalak ongi etorri instituzionala.

 

Harrera ekitaldian Maria Ubarretxena alkateak adierazi du "aniztasuna aberastasuna dela, horregatik arrasatearrok kulturak eta ezagutzak partekatzeko nahia daukagula".

 

Alkateak argi utzi nahi izan du "integrazioa ez dela etorkinen ohiturei uko egitea, kultura hauei gure bizitzan toki bat egitea baizik". Ondoren eskerrak eman dizkie erroldatu berriei Arrasatera bizitzera etortzeagatik.

 

Jasone Giraldo EKIN Emakumeak-eko ordezkariak harrera zerbitzuaren nondik norakoak azaldu dizkie Udalera bertaratutako pertsonei. Astelehenetik asteazkenera dago zabalik zerbitzu hau, informazioa eta aholkuak zabaltzeko helburuz. "Etorri gurera lotsarik gabe, ezagutu nahi zaituztegu!", gonbidatu ditu.

 

Euskara ikasteko, emakumeen arteko sareak sortzeko... baliagarria da baita ere Harrera Zerbitzua.

 

Djamila Zerebui IMME-ko kideak ere egin die ongi etorria etorkinei. IMME (Emakume Musulmanen Integraziorako Elkartea) emakume guztiei zabaldua dagoela aipatu du, eta gizonezkoekin ere antzeko zerbait egin daitekeela komentatu.

 

Ekitaldiaren amaieran Arrasateri buruzko informazio praktikoa jasotzen duen gidak banatu zaizkie. Bertako mapan interesgune askoren helbideak agertzen dira: erroldatzea, osasuna, hezkuntza, lana, euskara... zentroenak batez ere. Gida hau BAZen dago eskuragarri.

 

 

Biztanleriaren bilakaera

 

Udaleko Gizarte Zerbitzuek 2018an Arrasatek izandako populazioaren eta etorkinen bilakaeraren inguruko datuak jakinarazi dituzte. Etorkinen sailkapen bat ere egin dute, adina, jatorria eta sexua kontutan hartuta. Ondoko grafikoetan ikus daitezke datuok:

 

 

Arrasateko biztanleriaren bilakaera:

 

 (id: 9114772)

 

 

Arrasateko etorkinen bilakaera (Espainiar nazionalitaterik ez dutenak):

   (id: 9180148)

 

 

Arrasateko etorkinen jatorria, adina eta sexua:

 

 

 (id: 9209590)

 

 

 

    (id: 9229566)

 

 (id: 9253006)

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE