Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

Imposible procesar la plantilla:FreemarkerTemplate: menus/path.html Page: menus/path.html. Expression path is undefined on line 12, column 10 in default/menus/path.html.
 
Arrasateko Udalak garapen turistikoa sustatzeko plan bat martxan jarriko du
Ikertalde aholkulari taldeak burutuko du Arrasaten garapen turistikoa sustatzeko plana. Bost hilabete iraungo du ikerketak eta 13.913 euroko kostua izango du.
 (id: 8963964)
Ibai Trebiño / 2017-03-20 (argazkia: minube.com)
 
Merkataritza, Turismoa, Teknologia Berriak eta Sustapen Ekonomikorako zinegotzi Victor Fuentesek eman du albistearen berri. Komunikatu baten bidez, PSEko zinegotziak plan honen garrantzia azpimarratu nahi izan du, bere balio "estrategikoa" nabarmenduz. Zentzu berean, Turismoaren sektorearen kudeaketaren bidean, planak Udaletxeari zein agente pribatu eta publikoei "beharrezkoak" dituzten neurriak hartzeko aukera emango diela azpimarratu du Fuentesek.     

Turismoaren garrantzi "estrategikoa" azpimarratu du beste behin Fuentesek eta plan hau,  Turistarentzat "askotariko, berritzaile eta erakargarri" gisa definitu du.
 
Era berean, egungo baliabideak indartzea izango du helburu planak eta zentzu horretan, Arrasateko "motore ekonomikoa" eta "lanpostuak sortzeko aukera" izatea espero dute planaren bultzatzaileek.   

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE