Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Murumendi eta Udalaitzera begira dago kokatuta

Lurbarriko bunkerra berreskuratu dute

 (id: 8875481)Testua eta bideoak: Intxorta 1937. Argazkiak: Marijo Simon eta Intxorta 1937. 2019ko uztailak 18, osteguna.

 

'Arrasate 1936-1956' liburuaren edizioa bukatu eta gero, udalaren asmoa da bigarren edizioa egitea, jasotzen diren ekarpena berriekin osatuz.

 

Intxorta 1937 kultur elkartean erabaki genuen gure aportazio berria egitea: Arrasateko lubakiak aztertzea.

 

Horretan genbiltzala ezagutu genituen Aitzol, David eta Hodei arrasatearrak, Oroimen Detekzio taldekoak, eta erabaki genuen elkarrekin auzolanean lan hori egitea, baina gure baso eta mendietan agertzen diren tresnak ez dira soilik1936ko gerra ingurukoak, baita ere, gerra karlistenak edo lehenagokoak, eta horregatik auzolanera gehitu zen Arrasate Zientzia Elkartea.

 

AZEko partaide Jose Angel Barrutiabengoak eman zigun bunker honen berri. Larratxu baserrikoen baimenarekin hasi ginen zaborrez beteriko bunkerra garbitzen. Halako batean agertu zen bunkerrean aurreko hormaren zati handi bat barruan, eta bere ondoan Mortero Valero 50ekoaren zati bat. (gazteleraz 'cola de un mortero Valero del 50').

 

Bigarren lana izan zen horma jasotzea eta hasierarako bere lekuan jartzea makina batek lagunduta, eta horma jasotzean haren azpian agertu ziren bunkerreko sabaiaren zatiak, haiek ere zementoz egindakoak, garbitu genuen bertako zoroa aurkitu arte, eta han topatu genituen bala zorroak.

 

Hirugarren lana izan da aurreko horman falta zen zatia berreraikitzea, eta hau da emaitza.

 

Kurtzetxikin azkenengo erresistentzia handiarekin, faxistak sartzen dira Arrasaten 1936ko irailaren 26an. Hurrengo 7 hileetan gerra frontea egonkortu zen.

 

Faxistek lubakien lerro bat eraiki zuten Loro tontorretik hasita Anporretaraino, Olandixo inguruetan eta, gero, Maitena, Olan, Larratxu eta Grandena baserrietan.

 

Kolpearen aurkako Erresistentean, berriz, Kanpanzar, Udala, Karraskain eta Murugain inguruak lubakiez bete zituzten. Kanpazarko bidearen ezkerraldean, Larragain, Maitena eta Olaran baserrien gainetik, Udalara igoten zen bidearen goiko aldetik Arriaran (Arrixan) baserriraino.

 

1936ko urrian, hementxe bertan alde batean, Tertzio Zumalakarregui-ko arrasatearrak Maitena eta Olaran baserrietan zeuden. Eta goiko aldetik 150 metrora, egindako lubakietan eta Bunker honetan Dragones batailoiko arrasatearrak.

 

Borrokalariek elkar ezagutzen zuten, arrasatearrak baitziren, eta Santiago Arana Elcorobarrutia Larratxu baserriko semea, 13 urte zituela, lekuko izan zen. Baserriko senideei kontatzen zien  “zelan bere baserrixen euzen matxinatuek, ta aurrien erresistentiek, onduen, zelan baserrixe txikitu auien, ta gabien izenez deiketan eutsiela alkarri, alkar ezauketan auiela, ta gabien bertsotan be ibiltten ziela”.

 

Hasieran liburuendako ekarpena izatekotan hasi ginen, baina oraintxe bertan zer aurkitzen ari garen kontuan izanda, zera pentsatzen dugu:

 

Auzolanean trintxera batzuk bistaratu egin behar direla. Bisita gidatuak egiteko ematen duela eta baita leku batzuetan panelak jartzeko ere. Aurrerago begira 2021era arte, berriz, gure asmoa da herriko lubakietan gertatutakoen berri eman eta jasotako material guztiekin erakusketa bat egitea.

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE