Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Gospel kontzertu solidarioa ospatuko da azaroaren 8an

Mundukideren 20.urteurrenean, kontzertu solidarioa eskainiko da ABA TAANO talde ugandarraren eskutik Amaia antzokian

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: Mundukide, 2019ko urriak 29, asteartea.

 

Arrasateko Amaia antzokian azaroaren 8an 20.00 etan Mundukideren 20.urteurrenean, kontzertu solidarioa eskainiko da ABA TAANO talde ugandarraren eskutik.

Honela azaldu dute ekimena Mundukideko arduradunak: “Hazitako umezurtzegian musika beraien bizibide bihurtu duten 5 gazte hauek Afrikako bihotzera eramango gaituzte mota guztietako ahots liluragarriekin. Europako eskenatoki handienetan aritutako taldeak nazioarteko 9 sari irabazi ditu jadanik eta ibilbide artistiko oparoa atzematen zaie aurrerantzean ere”.

Amaia antzokian eta www.arrasate.eus helbidean eskuratu daitezke 10€ tan. Kontzertura etorri gabe Mundukideko lankidetza programekin ekonomikoki kolaboratzea nahi izanez gero 0 LERROA-ren bitartez egin daiteke.

2 hamarkada hauetan, 10 herrialdeetan lan egin du Mundukidek, 250 pertsona aritu dira zeregin honetan langile eta boluntarioak kontutan hartuta. Hegoaldeko 300 elkarte baino gehiagorekin aritu da elkarlanean. Bataz beste urteko 50.000 pertsona onuradun bilakatuz. Hala ere, Mundukideren ustez,  asko dago egiteko.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE