Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
'Ponpi' atezainak bi gol sartu ditu

Mondrate, kategoriari eutsita, 8-3 nagusitu zaio Bakiori

Testua, bideoa eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko apirilak 14, larunbata


Mondratek aurreko jardunaldian 3-7 irabazi zion Bagituxak taldeari Laudion, eta ondorioz matematikoki kategoriari eustea lortu zuen.


Beraz, denboraldi honetako helburu nagusia lortu du ekipoak, eta ondorioz datorren denboraldian Euskal Ligan jarraitzeko txartela lortu du.


Gaur, helburua lortuta, azken bigarren sailkatuaren aurka jokatu du, Bakioren aurka, eta zaletuei gol festa bat eskaini die, 8-3 nagusitu baita.


Adei Mondragonen taldeak 5-2 aurreratu da, baina bakiotarrek hirugarren lortu dute, eta gauzak estutu dituzte. Orduan, 'Ponpi' atezainak bi gol sartu ditu:


Bakioko atezaina aurreratuta zegoela baliatuz, bi gol sartu ditu ia bere atetik bertatik, eta pozarren ospatu ditu. Bi golek erabakita utzi dute partidua.


Hauek izan dira Mondrateren goleatzaileak gaurkoan: Kevin (2), Ponpi (2), Edu, Jon Hernandez jubenila 1, Igor 1 eta Xabi Gorroñogoitia 1.


Zaletuek gustura jarraitu dute partidua, eta txalo beroekin agurtu dituzte jokalariak.
Datorren asteburuan Mondratek merezitako atsedena izango du, eta azken jardunaldian Batzarre taldearen aurka jokatuko du, etxean.


Emaitzak, sailkapena eta datorren jardunaldia 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE