Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mondrak 5. postuari eusten dio

Andoniren golak erabaki du Real Unionen aurkako partidu zakarra

Testua, argazkiak eta bideoak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 10, zapatua


Real Union azken 3 partiduak irabazita iritsi da Arrasatera, baina Mondra ere, Oiartzunen irabazi ostean, bolada onean dagoela erakutsi du. Jorge Davila eta Ander Romero entrenatzaileek hamaikako hau zelairatu dute:

  • Olano
  • Gonzo
  • Mujika
  • Aranba
  • Ima
  • Uribe
  • Markel
  • Danel
  • Pavon
  • Tibu
  • Santxo

Partidu gogorra jokatu dute bi taldeek, eta horren arrazoietako bat da Real Unioneko defentsa baten jokabidea: Gogorregi aritu da jokaldi askotan, eta Mondrako jokalari ezberdinekin tira-birak izan ditu.


Mondrak gol aukera on batzuk izan ditu partiduan, eta horren adibide Gorkak 72. minutuan egindako erdiraketa. Atezain irundarrak, baina, baloia harrapatu du.


Santxo ere jo eta su aritu da, eta bere jaurtiketa on batek atezaina geratu du 76. minutuan. Hala ere, hiru minutu geroago atezainak ezin izan du baloia geratu:


Andoni Aizpuruak baloi ona kontrolatu du area barruan, eta jaurtiketa gurutzatu batekin baloia sareratu du. Talde osoak eta publikoak pozarren ospatu dute gola.


81. minutuan Santxok protesta egin du, arbitroak bigarren txartel horia erakutsi dio, eta berdegunetik kanporatu du.


Gainera, jokaldi horretan Gorkak zelaia utzi behar izan du, eta ondorioz Mondra 9 jokalarirekin geratu da. Horrela jokatu du 8 minututan zehar.


Talde zuri-moreak jakin du aldeari eusten eta 3 puntuak etxean geratzea lortu du. Ondorioz, bosgarren postuari eusten dio, eta datorren asteburuan Amaikak Bat-en aurka jokatuko du, aupa Mondra!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE