Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Prestakuntza-zikloak ikasleen eskutik ezagutzeko
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak inguruko 20 enpresa hartu ditu jardunaldi irekian
Ate irekien jardunaldia enpresei zuzenduta dago, eta MGEPek eskaintzen dituen goi-mailako prestakuntza-zikloekin lankidetzan aritzeko moduak (alternantzia, ikasketa-lana, duala, proiektua…) azaldu dizkiete enpresetako ordezkariei.

 (id: 8774919)Testua: Mondragon Unibertsitatea. Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko otsailak 6, asteazkena.

 

 

Debagoieneko enpresa asko eragile aktiboak dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi-mailako prestakuntza-zikloetako trebakuntza-prozesuetan. Enpresa lankideekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin dituen harremanak sendotzeko asmoz, MGEPek jardunaldia antolatu du gaurko, ikasleek euren proiektuen eta erronken berri eman diezaieten sustatzaileei.

 

 Enpresek bertatik bertara ezagutuko dute hezkuntza-eredu berritzailea, ikasleek euren proiektu eta erronken lagin zabala azalduko diete eta baliabide tekniko eta teknologikoak (ekipamenduak, lantegiak eta laborategiak) ikusiko dituzte. MGEPek lankidetzarako eta ezagutza-transferentziarako aukerak eskainiko dizkie, batez ere enpresa txiki eta ertainei, eta ikasleek praktikak, prestakuntza duala edo proiektua enpresan egiteko beharrezkoa den dokumentazioa emango die. Mondragon Goi Eskola Politeknikoak puntako ekipamenduak eta instalazioak ditu prestakuntza-zikloetarako; izan ere, unibertsitate-graduetan eta ikerketan ere ikasleek horiek erabiltzen dituzte.

 

Gaur egun 220 ikasle ditu MGEPek goi-mailako prestakuntza-zikloetan, eta horietatik 50ek egitarau dualean dihardute, hau da, 2. mailako ikasleen % 52k. Goi-mailako LHko titulu hauek eskaintzen ditu: Automatizazioa eta Robotika industriala, Mekatronika industriala, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Fabrikazio mekanikoko diseinua eta Sareko sistema informatikoen administrazioa. Enpresetako praktikei dagokienez, enpresen gogobetetasuna 9tik gorakoa da eta ikasleena, berriz, 8,5ekoa.

 

Jardunaldia

 

Jardunaldi irekia Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 11. eraikinean egingo dute (Garaian), eta partaideen artean izango dira Nicolas Sagarzazu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Lanbide Heziketako sailburuordetzako Plangintza eta Antolaketako zuzendaria; Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile nagusia; eta Gorka Aretxaga, Lanbide Heziketako koordinatzailea.

 

Carlos Garciak 10:00etan emango die ongietorria bertaratutakoei. Ondoren, Gorka Aretxagak aurkezpen orokorra egingo du eta enpresetako ordezkariek eta MGEPeko Prestakuntza Zikloetako lankide-taldeak jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte. Nicolas Sagarzazuren hitzaldiaren ostean, 11:30ean, familia-argazkia aterako dute atartean, enpresetako ordezkariekin batera.

 

11:30etik 13:30era, MGEPen eskaintzen dituzten goi-mailako prestakuntza-zikloetako lantegiak eta laborategiak bisitatuko dituzte, eta ziklo bakoitzeko koordinatzaileak ikasleei emango die hitza, ikaskuntza-prozesuan zehar landu dituzten proiektu eta erronka batzuk azal ditzaten. Zikloak honako hauek dira: informatika, robotika, automatizazioa, diseinua, fabrikazioa eta mekatronika.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE