Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tarteko helmugen trofeoa irabazita, Euskadiko txapelketa duina burutu dute gure txirrindulariek
Gasteizen ospatu den Euskadiko txapelketan Jon Barrenetxea izan da irabazle eta Andoni Azkarate arrasatearrak tarteko helmugen trofeoa irabazi du.
 (id: 9259502)
Testua: Ibai Trebiño / Argazkiak: Dorletako Ama TXE / 2016-06-07

Gasteizen ospatu da kadete mailako Euskadiko txapelketa eta Eroski-portabiciseko hainbat arrasatearrek parte hartu dute bertan. Paper ona egin dute gure mutilek eta Andoni Azkaratek tarteko helmugen saria lortu du. 

Jon Barrenetxeak irabazi zuen txapelketa, tropel  nagusitik 6 segunduko tartearekin helmugaratuta eta Iñigo Aramburu izan zen arrasatearrik onena Gasteizko helmugan, irabazlearekiko 11 segundu galduta. Andoni Azkaratek 15. egin zuen, eta esan bezala tarteko helmugen trofeoa eskuratu zuen, arrasateko txirrindularien lan ona borobilduz.

Datorren domeka arratsaldean Gipuzkoako errepide txapelketa lastertuko dute Oñatin, eta Arrasatetik ere pasatuko da proba. Bergaran ere hitzordua izan dute kadeteek, eta zapatu arratsaldean Euskadiko banakako erlojupeko txapelketan lehiatuko dira. 5,6 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote txirrindulariek.

Bestalde, joan zen asteburuan ospatu den infantil mailako lasterketan Garazi Estevezek 7. postua eskuratu zuen eta Unax Sanchez 15. izan zen. Alebinetan ordea arrasaterik onena Urko Perez Irazabalbeitia izan zen, 9. postua lortuta.

Datorren asteburuan Azpeitian lehiatuko dira alebin zen infantil mailako txirrindulariak.   

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE