Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
38-33 irabazi du Corazonisten kontra.

Ford Mugarrik play-offetara sailkatzea eskura dauka

 (id: 8732860)

Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017ko martxoak 18, larunbata. 

 

Lehenengo zatian oso ondo ibili dira Ford Mugarriko mutilak, defentsan eta erasoan. Ez dute izan arazorik golak sartzeko. Corazonistas taldea baja ugarirekin etorri dira Arrasatera, baina maila ona erakutsi dute. 20-13ko markagailuarekin heldu da partida atsedenaldira.

 

Bigarren zatian berriz, partidua bizkortu egin da, eta kontraeraso ugari izan dira bi taldeentzat. Halere, Arrasateko taldea aurretik mantendu da markagailuan.

 

Patxi Garciak azaldu digunez, partidu honen garrantzitsuena play-offetara emandako aurrepausoa da. Gelditzen zaien partidu gogorrena Urdulizen kontra da. Hauek 5. postuan daude,eta arazoan jarri dezakete Ford Mugarriren sailkapena, baina Arrasateko taldeak bere esku du playoffetara sailkatzea. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE