Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Kale-inkesta Uribarri-Erguinen:

“Auzotarrek nahikoa laguntzen dugu jaien antolakuntzan?”

Jose Luis Arrizabalaga, Montse Oncala eta Oier Arregi auzotarrek inkestan parte hartu dute.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko irailak 18, asteartea

 

Uribarri-Erguingo jaiak ospatu berri dira, eta Jai Batzordea kexatu da, auzotarren aldetik laguntza oso gutxi jaso duelako. Egoera antzekoa da Arrasateko jai gehienetan.

 

175.Inkest.Jai.Lag.Jose.Lui (id: 8766855)

Jose Luis Arrizabalaga:

 

“Batu egin beharko lirateke Zarugaldeko, Uribarriko eta Erguingo jaiak. Denbora-tarte txikian ospatzen dira hirurak, elkarren ondoan. Batuko badira, antolakuntza hobea eta dinamikoagoa lortuko dute”.

 

“Nire ustez hiru jaietatik Uribarrikoa da antolakuntza onena daukana. Ekitaldi politak eta jendetsuak antolatzen ditu. Erguinekoa ia ez dute iragarri, eta Zarugaldekora jende gutxi joaten da”.

 

175.Inkest.Jai.Lag.Montse (id: 8784559)

Montse Oncala:

 

“Asteburuan jai-ekitaldietan parte hartu dut, bi seme ditut eta oso gustura ibili gara. Antolakuntzan ezin dut lagundu bi seme ditudalako. Orokorrean jai onak iruditzen zaizkit, eta ekitaldi askotan parte hartu dugu”.

 

175.Inkest.Jai.Lag.Oier (id: 8805384)

Oier Arregi:

 

“Ez daukat ohitura Erguingo jaietan parte hartzeko, are gutxiago laguntzeko, denbora gutxirekin ibiltzen naizelako. Gainera, Erdialdeko jaiak erakargarriagoak dira”.

 

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE