Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaueko erreleboan harrapatu dute

Gizon bat lapurretan "in fraganti" harrapatu dute

Polmetasa lantegian lapurretak egin dira azkenaldian. Arazoa konpontzeko segurtasun neurriak zorroztu dituzte, eta azkenik ustezko lapurra “in fraganti” harrapatu dute, Ertzaintzak adierazi digunez.

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2014ko martxoak 20, osteguna

 

Polmetasa lantegi barruan zenbait lapurreta egin dira azkenaldian, gaueko erreleboan zehazki.

 

Enpresak ezin zuen lapurra identifikatu edota harrapatu, eta arazoa konpontzeko segurtasuneko bi agente eta segurtasun kamerak jarri zituen.

 

Azkenean, pasa den otsailaren 25ean lortu zuten lapurra harrapatzea, burua estalita zeramala eta bulego batean ozten ari zela. Behintzat otsailaren 25ean bera zebilen horretan.

 

Ertzaintzak jakinarazi digu 46 urteko gizon bat dela. Gaueko erreleboan lan egiten zuen, eta gauez bulego batzuetan inor ez dagoela aprobetxatuz, bulegoetara sartu zen, gutxienez behin.

 

Ertzaintzak azaldu digu gizona ez zuela atxilotu, baina inputatuta dago, komisariara joan behar izan du, eta epailea erabakitzekoa da kasu honekin zer egin.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE