Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasatear ugari Andramaixak ari dira ospatzen

Datozen egunetan ez da aspertzerik izango Aretxabaletan. Gaur eman diete hasiera ofiziala Andramaixei eta Aretxabaleta zein inguruko herritarrek gogoz murgilduko dira festan.

Aretxabaletarrak udaletxearen azpian bildu dira gaurko arratsaldean Andra Mari jaiei hasiera ofiziala emateko. Lehenago, arratsaldeko 16:00etan, kanpai jotzea egin dute eta gazte eta helduek, musean jolasean pasatu dute arratsaldea.

 

 (id: 8761759)

 

Hau da hurrengo bost egunetan aurkitu dezakegun programa:

14. eguaztena

13.00. Trikipoteoa

16.00 XL. MUS TXAPELKETA Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira. Izena ematea: 20 € (15:30-15:55). (1. saria 100 € / 2. saria 50 € / 3. saria 30 € )

16.00 UR PUZGARRIAK, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.

18.00. Ginkana

19.00. Herriko jaiei hasiera ofiziala emateko, IKURRINARI AGURRA egingo zaio udaletxe aurrean, Aretxabaleta Abesbatzak eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta. Jarraian, Oihana Aldaik, Errealeko jokalari aretxabaletarrak, PREGOIA irakurri eta TXUPINAZOA botako du. Bukatzeko, konfeti eta serpentina ikuskizuna.

19.00 ONDALAN ERRALDOIEN KONPARTSA.

20.00 SALBEA, Andra Mari elizan, Aretxabaleta Abesbatzak lagunduta.

20.00 Ekitaldia txosnetan

20.30 ‘Rukula’ taldearen kontzertua

22.00 DJ-KI Fest, Herriko Plazan

23.00 “Ulterior, bidaia” IKUSKIZUNA kaleetan zehar, Tiritirantes taldearen eskutik.

00.00 DJ-KI Fest, Herriko Plazan

23.00 ‘Sarraski Deiak’ taldearen kontzertua

00.00 ‘Virgin Mari’ Dj Set

15. Eguena

10.00. DIANA

11.00 Pilota Partidak

11.00 Bisita zaharren egoitzara Udalbatzarekin batera
11.45 Elizbira

12.00 Meza nagusia Andra Mari elizan.Udalbatza bertan izango da, eta, elizkizunaren ostean, txistulariek joko duten “Alkate soinuaz” lagunduta aterako dira elizatik.

12.30 “IN KONZERT” HAUR IKUSKIZUNA, Herriko plazan, Trokolo Teatroren eskutik.

13.30  MILAGROKO MUSIKABANDAREN EMANALDIA. Durana kalean.

17.00 Milagroko Bandaren Kalejira

18.00 Antzerkia

18.30 ‘Jazz & Fusion Musik’ ALE ANIMAZIOA, BraZZtet MV Brass Banden eskutik.

19.00 Kontzertu akustikoa

22.30 “LA MARE” eta “THE POTES” taldeen emanaldia. Herriko plazan.

23.00 The Big Mac DJs

2.00 Gantzontzilo, kulero eta tanga lasterketa


16 egubakoitza (haurren eguna)


10.00 LEINTZ BAILARAKO 81. TXIRRINDULARI LASTERKETA. 23 urtetik beherako eliteko txirrindularien lasterketa.

Bitartean BIZIKLETA JAIA. (6-14 urte bitarteko neska-mutilentzat).

11.30 Alkate txikiak eta alkateorde txikiak PREGOIA irakurriko dute Udaletxeko balkoian, eta bertan dauden haurrentzako zapi banaketa egingo dute.Ondoren, japoniar bonben jaurtiketa.

Ondoren Haurren eskutik BURUHANDIAK, Herriko plazan.

11.00-13.00 ZIRKO TAILERRA, Zirika Zirkus taldearekin, Herriko plazan.

13.00  Potxin eta Patxin PAILAZOAK Herriko plazan

14.30 Elkartasun bazkaixa

Ondoren. Kantaldia

16.30 Bitxiak, txapak eta aurpegia margotzeko TAILERRAK, Herriko plazan

16.30. Gazte Parkea

17.00 Euro bateko txartelak banatuko dira ekintzetan parte hartu duten haurren artean, herriko hainbat gozoki dendatan gastatzeko.

17.30 Profesionalen arteko PILOTA PARTIDAK Iturrigorri frontoian. Sarrera 10 €
18.30 BOLO TXAPELKETA. Bolatokian.

18.30-20.00 REZIKLATOR!!: Herriko plazan, Zo Zongo! konpainiaren hiru zatiko ikuskizuna: antzezlana + birziklatutako materialekin musika tresnak egiteko tailerra + ondoren, tresna horiekin batukada.

19.00 Mikro irekia eta tailerrak

20.00 Alkate txikiaren eta alkateorde txikiaren AGURRA eta oparien ZOZKETA

22.00 “ROBA ESTESA” eta “McONAK” . Herriko plazan.

23.00 KONTZERTUAK: “WOOD STRINGS” eta “TRIBADE”

17. Zapatua (Koadrillen eguna)

11.00 DIANA, herriko txistularien eskutik.

11.30 Animaliekin jolasak, Arno ganadutegiaren eskutik. Durana kalean.

Ondoren SOKAMUTURRA. Durana kalean. (Debekatuta dago 16 urtetik beherakoek sokamuturrean parte hartzea. Adin horretako lagunen bati ezbeharren bat gertatuz gero, Udalak ez luke erantzukizunik bere gain hartuko)

12.30  “ARANTXA ETA PANTXO”rekindantzaldia, Mitarte kalean
 
14.30 Herri Bazkaria

Bazkalostean. Koadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan

15.30 Egurrezko jokoak haurrentzat

17.30 Animaliekin jolasak. Durana kalean

Ondoren. SOKAMUTURRA. Durana kalean.

18.30 Ur-jolasak txosnetan

19.30 Egunean zehar herria gehien animatu duten kuadrillen artean sari banaketa egingo da Herriko plazan

19.45 “ROCKALEAN” taldea, kaleetan zehar.

22.30 “RAZA AZTEKA” mexikar taldearen emanaldia, Herriko plazan.

Ondoren. Suzko zezena

23.00  Kontzertuak: “LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS” eta ondoren, erromeria

1.00 Txinoko katuaren banaketa

Ondoren DJ Txekorra


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE