Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zaintzaileak eta Ertzaintzak susmagarriak atxiki dituzte

Elikagai batzuk lapurtu dituzte supermerkatu batean

Atzo eguerdiko 13:30 aldera Zerrajera kaleko supermerkatu batean hiru pertsonek ustez lapurreta egin zuten.

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urtarrilak 10, osteguna


Atzo eguerdiko 13:30 aldera Zerrajera kaleko supermerkatu batean hiru pertsonek ustez lapurreta egin zuten.


Ertzaintzak azaldu digunez, hainbat elikagai ostu zituzten nahiz eta balio ekonomiko handikoak ez ziren.


Supermerkatuko zaintzaileak susmagarrietako bat atxikitu ahal izan zuen, baina beste biek alde egin zuten.


Hala ere, Ertzaintzak biak ala biak atzeman zituen handik denbora batera kalean, eta hiru susmagarriak identifikatu zituen.


Lapurreta delitua egotzi die, baina supermerkatuak momentuz behintzat ez du salaketarik aurkeztu.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE