Ostegunean asfaltatuko dute ospitale ondoko aparkalekua, eguraldi aproposa egiten badu behintzat.

Testua: MB / Argazkia: G.L.H. / 2012-ko otsailak 28, astearteaAtzo (astelehena) hesitu zuten ospitale ondoko parkinga, hain zuzen, atzo arratsalderako asfaltatze lanak egiteko asmoz. Azkenean, etzi (osteguna) egingo dituzte lan horiek.
Bestalde, Herrando Gebara kalean (Musakolan, Bar Estrella eta Gipuzkoa Etorbidea lotzen dituen kalea) zati batzuk asfaltatuko dituzte ostegunean eta ostiralean.
