Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
zuzendaria bertan izango da filma aurkezteko

‘EN FEMME’ dokumentala aurkeztuko du Emakume Txokoak

Filma martitzenean eskainiko da Kulturateko Areto Nagusian 18.30etan
Arrasateko Emakume Txokoak hasiera eman dio aurtengo ikasturteari ‘En Femme’ filmaren aurkezpenarekin asteartean 18.30etatik aurrera Kulturateko Areto Nagusian. Alba Barbé I Serra zuzendaria bertan izango da filma aurkezteko, eta solasaldia ere izango da ondoren.

En Femme filmak, orain arte, zine dokumentalaren munduan landu inoiz landu ez den gai
bati heltzen dio: Cross-Dressing edo trabesti praktikari.

Antolatzaileen hitzetan: “En Femme dokumentalaren bidez, zuzendariaren asmoa izan da garatzea aitortza eremu bat, cross-dressing praktikatzen duten pertsonena eta trans komunitatearena, laguntza sare bat indartze aldera LGBTIetc komunitatearen, gizarte agenteen eta erakundeen eta gainerako herritarren artean. Horrela, sentsibilizatu nahi da genero indarkeriei buruz, homobiari eta transfobiari buruz, pertsona gutzien eskubideak guztiz aitortu daitezen laguntzeko eta estigmaz eta indarkeriaz libre dagoen bizitza baten alde egiteko. Batez ere, helburua izan da herritarrei ohartaraztea zelako ondorioak sortzen diren identitate zorrotzak ezarriz gero pertsonen garapen integralean.”

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE