Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Zerbitzua hobetzeko, bazkide kopurua igotzeko,...''

Lokal bat erostea onartu du San Felipe Apostoleko Batzarrak

Elkarteak, erabaki hauek hartzean, oso presente dauka Jaurlaritzak markatutako baldintzak. Batzar Orokorrak onartu du, urtero bezala, Zuzendaritzaren erdia berritzea. Horrela, Jose Ignacio Barrutiabengoa da lehendakariorde berria, eta Eneko Urrizalki idazkari berria.
595.San.Felipe.Apostol.Batzar.Orokorra.2.18 (id: 9210592)
Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 11, domeka
 
San Felipe Apostol Elkarlaguntzako Elkarteak gaur eguerdian Batzar Orokorra egin du Kulturateko areto nagusian.
 
Zuzendaritzak hainbat gai bozkagai jarri ditu, eta bazkideek erabaki dute zirt edo zart egitea. Gai inportanteenetako bat izan da lokal bat erostea.
 
Izan ere, elkarteak orain erabiltzen duen lokala, Gipuzkoa etorbidean kokatua, errentan hartua du. Horrela, "lokaleko jabeak-edo dira jendaurreko zerbitzuaz arduratzen direnak".
 
Elkarteak, baina, asmo ditu "gure lokal propioa izatea eta bertan gure pertsonalak lan egitea". Balizko lokal berriak ondoko helburuak izango ditu:
 
"Elkartearen zerbitzua hobetzea oro har, jendaurreko arreta hobetzea,... Izan ere, bazkide kopuruaren beheranzko joera goranzkoan jarri nahi dugu".
 
Beste helburu bat da elkartearen "dokumentazio osoa batzea leku bakar batean. Kontuan hartu elkartea 1913tik funtzionatzen duela eta dokumentazioa leku ezberdinetan dagoela".
 
Lokal propioak ere balioko die "bilerak bertan egiteko. Orain sozietate gastronomikoetan edo Kulturaten egin behar izaten ditugu, eta Kulturateko aukera oso ondo dago, baina nahiago dugu gure leku propioa izatea".
 
595.San.Felipe.Apostol.Batzar.Orokorra.1.18 (id: 9820496)
 
Lokala erostean "eta bertako plantila lanean hastean, asmoa da bertako langileak arduratzea elkarteko Idazkaritzaz, neurri handi batean behintzat".
 
Horrela, "orain arteko elkarteko idazkariari lan-karga kenduko liokete, eta berari dagozkion lanak soilik egingo lituzke: bileretako aktak egin, batzarreko deialdia egin, memoria egin, ...".
 
Elkarteak oso presente du 2034rako Jaurlaritzak jarritako baldintzak urtero urtero bete behar dituela. Horretarako, "kuotak igotzea onartu dugu", eta "kostu funerarioak ere gutxitu behar ditugu".
 
Kontuan hartu behar da bazkideen "batez besteko adina igotzen ari dela, pertsona gazteagoak bazkide egiten ez direlako". Horrek ondorio kaltegarriak ditu balantze ekonomikoan.
 
Bestalde, Batzar Orokorra urte askotan urtarrilaren azken asteburuan egin zen, baina orain "Eusko Jaurlaritzaren, auditorearen, ... exijentzien ondorioz, batzarra urteko asteburu batean edo bestean egin beharko dugu". Urtero bezala, Zuzendaritzaren erdia aldatu da, eta kargua utzi dute:
  • Isabel Mangana Porteiro (lehendakariordea)
  • Jose Ignacio Elorza Gorosabel (idazkaria)
  • Olatz Arkauz Arana (bokal)
  • Ion Heriz Azkoaga (bokal)
  • Felisa Viteri Errasti (bokal)
Era berean, gaurko Batzar Orokorrak onartu du ondorengo bazkideak Zuzendaritzako kide izendatzea, aurrekoak ordezteko:
  • Jose Ignacio Barrutiabengoa Ezkurra (lehendakariordea)
  • Eneko Urrizalki Jauregi (idazkaria)
  • Esteban Dolara Altuna (bokal)
  • Izaskun Gruceta Otaduy (bokal)
  • Dunixe Uzandizaga Zubizarreta (bokal)
Zuzendaritzako kide berri hauekin batera, orain arteko juntakideen erdiak jarraituko du:
  • Mertxe Pie de Hierro Ormaetxea (lehendakaria)
  • Angel Maria Aguiriano Velasco (diruzaina)
  • Aintzane Altuna Azkargorta (bokal)
  • Juan Ignacio Eguidazu Altuna (bokal)
  • Iciar Sologaistoa Madariaga (bokal)
  • Alberto Ojanguren Ugarte (nagusia)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE