Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Kale-inkesta:

“Zer adierazi nahi duzu?”

Aitor Fernandez, Itsaso Miguelez, Yerling, Joselin eta Laidy herritarrek parte hartu dute.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko irailak 12, asteazkena

 

Inkesta anitza izan da gaurkoa: analisi bat, kexa-proposamen bat eta zorion bat.

 

150.Inkest.Libre.Iker (id: 9403166)

Aitor Fernandez:

 

“Mondrak aurre-denboraldian ilusioa sortu du herrian. Lehengo eguneko partidua ikustera joan nintzen, eta ekipoa hobeto jarrita dagoela ikusi nuen. Lagunarteko partiduetan oso ondo dabil”.

 

“Asteburu honetako derbya interesgarri aurreikusten da: Mondra ilusioz dago eta UDA beti goiko postuetan dabil. Edonork irabaz dezake”.

 

150.Inkest.Libre.Itsaso (id: 9422035)

Itsaso Miguelez:

 

“Nahiko nuke umeek jolasteko toki bat izan dezatela kalean, euria egiten duenean. Negua hemen luzea da”.

 

“Euria egiterakoan umeekin Taupako aterpeetan edo tabernen barruan egon behar gara”.

 

150.Inkest.Libre.Yerling (id: 9440478)

Yerling, Joselin eta Laidy:

 

“Carlos, Amodioaren eta Laguntasunaren Egun zoriontsua opa dizugu, zure Yerling eta Joselin nesken eta zure emazte Laidyren aldetik”.

 

“Carlos, te deseamos un feliz Día del Amor y de la Amistad, de parte de tus niñas Yerling y Joselin y de tu esposa Laidy”.

 

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE