Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kirol prebia
Gure kirol taldeek lanean jarraituko dute Domu Santuko zubian
Mondrak eta Ford Mugarrik etxean jokatuko dute, Leintz Arizmendik eta Mondratek berriz, euren norgehiagokak kanpoan lehiatuko dituzte. Bestalde, Mondragon Unibertsitateak bi partidu jokatuko ditu asteburu honetan.

 (id: 9389148)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko urriak 31, osteguna.

 

Ezohiko  ordutegian jokatuko du Mondrak asteburuan. Domu Santuaren zubia dela eta, Jorge Davilaren mutilek bihar, ostirala, arratsaldeko 16:30ean jokatuko dute jardunaldi honetako partidua. Aurrean Amaikak Bat taldea izango dute zuri-moreek, aurreko astean Oiartzunekin berdindu ondoren.

 

Futbolaren jarraituz, Leintz Arizmendiko neskek Hernaniren etxea bisitatuko dute. Jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte Andoni Ezkurraren neskek, eta aukera paregabea izango dute garaipen berri bat lortzeko. Mondrak bezala, partidua ostiralean jokatuko dute eguerdiko 12:00etan Zubipe futbol-zelaian.

 

Larunbatean eskubaloia eta areto-futbola izango dira protagonistak. Arratsaldeko 17:00etan Ford Mugarrik Iturripen jokatuko du Seguros Trueba Muskiz taldearen aurka. Gasteizen Gure Auzuneren aurka galdu ondoren, garaipenaren ibilbidera bueltatzeko asmoarekin irtengo dira kantxara Patxi Garciaren mutilak.

 

Mondratek berriz,  Lezora bidaiatuko du, eta arratsaldeko 18:00etan Jaixki AFT taldearen aurka jokatuko du. Aurreko astean, etxean Goierriren aurka garaipena eskuratu ondoren, Jon Zabalaren mutilek sailkapeneko lehen postuei heltzeko asmoarekin irten dira kantxara.

 

Saskibaloiari dagokionez, asteburu gogorra izango du Mondragon Unibertsitateak. Bi partidu jokatuko dituzte Iñaki Ogaranen mutilek.  Bihar, ostirala, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Mies del Corro kiroldegian, Solares taldearen aurka jokatuko dute. Igandean berriz, norgehiagoka Easo Loquillo taldearen aurka izango da. Derbya arratsaldeko 18:30ean jokatuko da Iturripe kiroldegian.

 

Bukatzeko, Arrasate Errubi Taldeak atsedenaldia izango du asteburu honetan.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE