Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Egin klik eta parte hartu Mondraberriko Udako argazkien II. lehiaketan
Irailaren 15era arte izango da argazkiak lehiaketan aurkezteko aukera. Irabazleak Iamai Kafean bi lagunentzako afaria lortuko du. Animatu eta parte hartu!

595 (id: 8679334)

Iazko lehiaketako argazki irabalea, Ane Gorosabel arrasatearrak ateratakoa.

 

Mondraberri- 2012/08/05

 

Abuztuan murgilduta gaudela nabaria da hainbat arrasatearrek kanpora egin dutela oporraldiak pasatzera. Beste batzuk, ostera, herrian eta inguruan aprobetxatuko dute udako atsedenaldia. Bada, gogoratu uztailaren amaieran martxan jarri genuela Mondraberriko Udako argazkien II. lehiaketa. Herritik kanpo zein herrian bertan izanda, argazki ederrak egiteko aukera izango dute gure irakurleek eta irudi eta istorioak gurekin eta gainontzeko irakurleekin konpartitzea proposatzen dizuegu.

Parte hartzaileek irailaren 15era arte izango dute udako argazkiak lehiaketan aurkezteko aukera, parte hartzaile bakoitzak 3 argazki aurkeztu ahalko dituelarik gehienera. Argazkiak mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira eta irabazleak, Iamai Kafean bi laguntzako afaria lortuko du. Argazkiarekin batera, egilearen izen-abizena eta jaioterria, kontakturako telefono zenbakia eta argazkian ikusten denaren gaineko komentario bat bidali beharko dira.

 

Egin klik eta animatu parte hartzera!

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE