Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Izena emateko epea zabalik jarraitzen du
"Pilota Taldean 50 lagun gabiltza, neskak ere anima daitezela"
Oporren ostean, esku pilota Uakapera itzuliko da: bigarren urteko jubenilek Tolosa-Aurrera 3 bikotea izango dute aurrez aurre bihar Uarkapen. Bestalde, kadeteek eta seniorrek Amezketa eta Tolosa bisitatuko dituzte.
595.Ibai.Pilotariak.17-18 (id: 9704278)

Testua: Ibai Trebiño eta Gontzal Landa Herbias / Portadako eta goiko argazkia: GLH / Beheko argazkia: MB Artxiboa / 2017-09-21
 

 

Arrasate Pilota Taldeak aurreko astean haurren entrenamenduei ekin zien, baina izen-ematea urte osoan zehar zabalik dago.

 

Beraz, pilotan jolastu gura duten neskatila-mutikoek Uarkapera bertaratu daitezke astearteetan edo ostegunetan arratsaldeko 16:45ean.

 

Bertan, APTko lagunek izena hartuko diote, eta horrekin nahikoa izango da pilota jolasten hasteko.

 

Aipatzekoa da pilotariendako Uarkapeko sarrera nagusia itxita dagoela, eta ondorioz eraikinaren alboko sarrera batetik sartzen direla, Txoko taberna aldeko sarreratik hain zuzen.

 

Honezkero 35-40 haurrek izena eman dute (lizentzia eskolarra dutenak, federatu barik) baita beste 12-15 lagun federaturik.

 

Beraz, 50 lagun inguruk jokatzen dute egun Arrasate Pilota Taldean: "Kopuru polita da kontuan hartuta kirol indibiduala eta gogorra dela, batzuetan eskuko mina eragiten dituena. Beraz, kopuruarekin pozik gaude" baloratu du Ibai Bolinaga arduradunak.

 

Momentuz emakumezkoen taldea osatzeko ez da pertsona nahikorik azaldu, baina "APT zabalik dago urtean zehar ere taldea sortzeko".

 

Izan ere, "garrantzitsua da neskatilek edota emakumeek ere pilotan jokatzea eta ondo pasatzea".

 

Gainera, "lehiatzeko aukera izango dute lehiakideak agertzen badira. Nesken talde bat sortzen ez bada ere, neskatila edo emakume batek kirol hau probatu nahi badu, APTren ateak zabalik izango ditugu".

 

Era berean, "neskatila edo emakume horrek, Arrasaten ez bada talderik sortzen, beste talde batean jokatzeko aukera izan dezake".

 

Arrasate Pilota Taldearen "aurtengo helburu nagusiena talde hori osatzea da. Horrela, euskal pilotaren mito bat bertan behera uzten lagunduko dugu: pilota gizonezkoen kirola da. Guk ez dugu hori uste".

 

Zentzu honetan, Euskal Herriko beste herri ugaritan halako ekimenak abiatzen edo aurrera eramaten ari direla.

 

Ibai Bolinaga pilotariak animatzen ditu "kirol hau probatzera edo ikustera, ostiral arratsaldetan partidak jokatzen baitira Uarkapen". 

 

 (id: 8557453)

 

Horrela, eskupilota bueltan izango da bihartik aurrera Uarkapen: bigarren urteko jubenilek ikasturte berriaren estreineko partida jokatuko dute Tolosa-Aurrera 3 bikotearen aurka. Partida 20etan hasiko da. 

Jubenilak ez ezik, konpetizioaren itzulerak beste bi bikote arrasatear izango ditu protagonista, baino kasu honetan etxetik kanpo arituko dira kadete zein senior mailako pilotariak.
 
Lehenak, Amezketara bidaiatuko du zapatuan eta Zazpi Itturri taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, arratsaldeko 16etatik aurrera. Senior mailakoak berriz, Tolosako Beotibar pilotalekuan arituko dira domekan, goizeko 11etatik aurrera.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE