Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Mondrak Aurrera-Vitoria-ren aurka jokatuko du gaur

Jorge Davilak “ilusio handia” dutela adireazi du entrenamenduetan

Testua eta argazkiak: Mondraberri,  abuztuak 28, asteazkena. 
 
Hemen dago berriz ere futboleko aurre-denboraldia eta taldeek dagoeneko hasi dira hurrengo asteetako partidak prestatzen denboraldi ofiziala hasi baino lehen. Hurrengo erronka bihar bertan izango da Aurrera Vitoriaren aurka. 

Honen ostean, Jorge Davilaren mutilak Arrasate Hiria txapelketa jokatuko dute beste bi taldeekin batera irailaren 7an. Mondrak liga hasiko du irailaren 14-an Ordiziaren aurka. Partida honi buruz honakoa esan du entrenatzaileak: “hasiera gogorra daukagu ta aurkari guztiak gogorrak izango dira, hortaz ahalik eta hobeen heltzeko lanean gabiltz, taldea sendo ta lehiakor agertzeko lehenengoko partidutik”.

Hala ere, asko falta da oraindik denboraldiaren hasierarako eta Mondrako teknikariak gogor dabiltza lanean taldea egoera onean hasteko: “Joan zen denboralditik gauza berriak ezartzea nahi dugu, eta gende berria, bai berriak ta bai beheko taldetik igo dien guztiak, taldeko dinamikan sartzeko lanean ari gara momentu honetan”.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE