Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AGAKOk antolaturik

Discipulos de Dionisos, Los Clyton eta Dj Ikimuri Gaztetxean arituko dira zapatuan

Zapatu honetan Discípulos de Dionisos taldeak joko du Arrasateko Gaztetxean, Los Clayton taldeaz batera eta ondoren DJ Ikimuriren txanda izango da gaztetxea dantzaleku bilakatzeko.

595.Discipulos.Clyton.Ikimuri.AGAKO (id: 8884367)


Testua: AGAKO - Adrian Ugalde / Kartela: Antolakuntza / Bideoak: Los Clyton eta ETB3 / 2019ko azaroak 4, astelehena

 

 

Discípulos de Dionisos donostiarrak aski ezagunak ditugu gurean, beraien porno-punkak zaletu asko bereganatu ditu. Erritmo bizia, kantu motzak, eta letra gordinak dira DDDren ezaugarri nagusienak, hala ere, beraien show-a zuzenean ikusi behar den horietako bat da, taldeko liderra den Juan abeslariak ez baitu ezer gordetzen berarentzat, baina, hobe norberak ikustea zer den DDDren zuzeneko bat. 


Los Clayton Aramaio eta Arrasateko gaztez sortutako talde rockero bat da. Rock, blues eta punk ukituak dituen musika egiten dute. Pixkanaka gora datoz eta laster zer esana emango dute, beraz hobe aukera hau ez galtzea gurean ikusteko. 


Kontzertuen ondoren sarrera dohainik izango da, eta oholtza gainean Iker Murillo arrasatearra, DJ Ikimuri egongo da gaztetxea dantzan jartzen. Musika estilo ezberdinak jorratzen ditu, gaua luzatzeko aukera paregabea.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE