Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasate sakonean ezagutzeko azkenengo aukera abuztuan

Arrasateren zein alde zaharraren historia eta sekretuak ezagutzeko bisita gidatua abuztuaren 24an izango da

Testua eta Argazkiak: Mondraberri, abuztuak 21, asteazkena
 
Arrasate ondare, natura eta balio historiko handiko herria da; natura ingurune aberatsa du eta ondare mailan, herriak eta bereziki alde zaharrak kutsu historiko garrantzitsua du.
 
Hori horrela izanik, Arrasate zein herri inguruko txoko zein bazterrak balioan jarri eta ezagutzera emateko, 2018an hainbat bisita gidatu antolatu zituen Udalak, hain zuzen Arrasateko turismoa indartu eta balio horiek guztiak ezagutzera emateko. Bide horretan, esaterako, sortu ziren Vasco-Navarro tren ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua, Lezetxikikoa, Tirolina eta abentura ekintzak Santa Barbaran, Bedoñara irteera edota Artazubiaga baserrira bisita (Otxia txakolinaren elaborazioa ezagutzeko), zein baino zein jendetsuagoak eta arrakastatsuagoak.
 
Aipatu ibilbideek jasotako harrera eta balorazio ona ikusirik, beraz, 2019ari begira, Arrasateko turismoa sustatzeko planari jarraiki, apirilaz geroztik, ibilbide eta bisita gidatuak turismo eskaintza finkoa bilakatu dira.  
 
Azkenengo bisita gidatua, hilaren 24koa, alegia, “Mondragoe zabalik 24/7” deiturikoa da eta kasu honetan, Arrasateko historia eta bertako jendearen iragana ezagutu ahal izango da. Bisitaldi hori goizeko 11:00etan abiatuko da Herriko plazatik eta aurreko kasuan bezala, interesdunek aurrez izena eman beharko dute aipatu webgunean.
Ibilbide eta bisita gidatu guztien helburua da, hain zuzen, gure herriak dituen altxor eta balio natural zein historikoak indartzea, Arrasatek eta herri inguru zein naturak duen edertasuna, balioa eta garrantzia ezagutzera emanez.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE