Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadiko berrikuntza-ekosistema indartzeko
Euskadiko Parke Teknologikoen sareak eta Garaia Parke Teknologikoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Bi erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, garapen eta berrikuntza zientifiko-enpresarialaren arloetan ekintza bateratuak garatzeko helburuarekin, dauden korrelazio eta sinergiak bilatuz.

 (id: 8499266)Testua eta argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. 2019ko urriak 31, osteguna.

 

Garaia Parke Teknologikoak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak esparru-hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko eta indartzeko, lanbide-ingurune horietan jarduten duten enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, bai eta lan-eskaintza sendoagoa, egonkorragoa eta lehiakorragoa sortzeko ere, Euskadiren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapena bultzatzeko.

 

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Parkeek osatzen duten Euskadiko Parkeen Sarearen helburuetako bat da zientziaren eta enpresen garapena eta berrikuntza sustatzen duten eragileen topagune eta elkarreragingune gisa jardutea, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lurraldeetan teknologia-, zientzia- edo berrikuntza-balio handiko enpresak hartzeko azpiegituren arloan sor daitezkeen ekimenak egituratzea. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Euskadiko lurralde osoan erreferente gisa jarduteko duen bokazioa dela eta, 2007an Zamudio-Derio eta Donostia udalerrietatik Leioako, Abanto-Zierbenako eta Hernaniko eremu berrietara zabaltzeko urratsak hasi ziren.

 

Garaia Parke Teknologikoa. Parke teknologiko bat sustatu eta kudeatzea du helburu, eta Arrasaten (Gipuzkoa) garatzen du bere jarduera, Euskadiko Parke Teknologikoekin bat egiten duten espiritua eta helburuak dituen espazioa izanik.

 

Bi erakundeek zientziaren eta enpresaren garapeneko eta berrikuntzako arloetan ekintza bateratuak garatzeko duten interes komunetik, dauden korrelazioak eta sinergiak bilatuz, hitzarmen hau sortzen da, eta, besteak beste, honako neurri hauek hartzen ditu: bi erakundeen azpiegiturak eta zerbitzuak partekatzea, ordezkaritzak jasotzen laguntzea, ingurune zientifiko-teknologiko-enpresarialaren aurrerapenak zabaltzeko, eta tokiko eta inguruneko ikerketa- eta enpresa-komunitateak aurkezten eta sartzen laguntzea.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE