Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ibai-Artek lagundutako tonbolaren bitartez

200dik gora umezurtzendako dirulaguntza lortu du Elkartasun Egunak

Elkartasun Egunean ere Bidezko Merkataritzako produktuak erosgai eta dastagai izan dira, Arrasateko Gobernuz Kanpoko Erakundeek antolaturik.

595.Elkartasun.Eguna19.Bidezko.Merkataritzako.Produktuak (id: 8682129)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 8, zapatua

 

Arrasateko Gobernuz Kanpoko erakundeek, Ibai-Arteren laguntzaz, 21. Elkartasun Eguna antolatu eta aurrera eraman dute.


Antolatzaileen artean Harreman AMC, AMS, SERSO eta Hermanas de la Caridad dabiltza, eta gaur Elkartasun Eguna gauzatu da Seber Altuben.


Izan ere, Ibai-Arteko partaide bakoitzak produktu bana ematen du, eta horri esker Gobernuz Kanpoko Erakundeek tonbola bat egiten dute Elkartasun Egunean.

 

595.Elkartasun.Eguna19.Mahaiaren.Txokolatea (id: 8720927)
Tonbola horretako boletoak herritarrentzat erosgai jarri dituzte aurten ere, eta herritarrek boletoak erostean jarritako dirua Indiako proiektu batera zuzenduko da, hain zuzen, Ankur-eko umezurtegira.


"Kalean zeuden 200 neskatila baino gehiagori laguntza ematen die umezurtegiak - berretsi du Harremaneko Andoni Uribeetxebarriak - , eta moja nafar batek zuzentzen duen umezurztegi honek elikagaia, arropa, hezkuntza,... ematen dizkie". Hau da, "bizitza duin bat izateko prestatzen dituzte".


Tonbolaren ondoan, Bidezko Merkataritzako produktuak ikusgai daude. Horrela, "Eroskiko eraikinean daukagun dendako produktuak Arrasateko erdialdera ekartzen ditugu, eta herritarrek erosgai dituzte".

 

595.Elkartasun.Eguna19.Mahaiaren.Inguruan (id: 8752766)
Gainera, Elkartasun Egunak txokolatada egin du. Horretarako, Harremanek aurrez txokolate Intermon edo Mercadeco-ri erosia dio, eta "erakunde hauek bermatzen dute txokolatea ez dela esplotazioaren bitartez egin, ezta umeek eginda ere, langileen lan-baldintzak duinak,... oro har, Bidezko Merkataritzako irizpideak bete direla". Txokolate hau "afrikar, hegoamerikar,... jatorrikoa da".

 

Aipatzekoak dira ere egunean zehar umeendako puzgarriak, 'Mugi Boogie' ikuskizuna eta musika emanaldiak izan direla Arrasateko Trikitixa Eskolaren, Arrasate Musikalen eta What a Band taldearen eskutik.

 

595.Elkartasun.Eguna19.Boletoak (id: 4937309) 

Oro har, Elkartasun Egunak baloratu du "Arrasaten jendeak oso ondo kolaboratzen" duela, "jendeak tonbola barneratuta dauka, eta hortaz gain, azken urteetan bazkide kanpaina aurrera eramaten gabiltza".


"Horrek errazten du jendeak kolaborazioa, izan ere, Harremanen bazkide izan gura duenak aukeratzen du zenbateko diru-laguntza egin eta zenbatero egin (hilebetean behin edo hiru hilabetean behin, urtean behin,...)". Horretarako, jarri harremanetan Harremanekin.

 

595.Elkartasun.Eguna19.Lanean (id: 5026009) 

595.Elkartasun.Eguna19.Kontzertua (id: 5090159) 

Zozketan 1.857 zenbakia suertatu da saritua. Hala ere, 1.857 txartelaren jabea agertuko ez balitz, zenbaki saritua 1.011 izango litzateke. Era berean, bigarren txartel honen jabea azalduko ez balitz, zenbaki sariduna 2.431 izango litzateke. Zorionak irabazleari!

 

595.Elkartasun.Eguna19.Zenbaki.Sarituak (id: 5152481) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE