Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Amagoia Arrieta (eliteko boccia jokalaria):

"Munduko Txapelketan lehiatu naiz eta Espainiakoa irabazi dut"

Arrasateko Aspaceko erabiltzaile honek egunero entrenatzen du, "araudi oso zorrotza duen kirol batean". "Punteria ona izatea ez da nahikoa, jokalariak beste gaitasun batzuk ere izan behar ditu".

595.Amagoia.Arrieta.Boccia (id: 2993598)


Sevillako argazkia: Euskadiko Kirol Egokituen Federazioa / Arrasateko argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko ekainak 28, ostirala

 

Boccia kirol egokitu bat da, eta "petankaren antza dauka - Amagoiak azaldu digun bezala - baina kantxa batean jokatzen da".

 

Boccian ona izateko "garrantzitsuena jokatzeko gogoak izatea da, eta inportanteak dira ere punteria eta joko ikuspegi onak izatea. Gaitasun batzuk izan behar dira".

 

Hortaz gain, "azkar pentsatu beharra dago, futbolariekin konparatuta ez dago alde handirik, eta boccian ere estrategiak garrantzi handia dauka".

 

Bocciaren araudia "oso zorrotza da, ez da norberaren kaxara jokatzen, eta kirol exijentea da. Areago espainiar selekzioko parte zarenean".

 

570.Amagoia.Arrieta.Boccia (id: 3052758)

 

Amagoiak egunero entrenatzen du, ordu ugari, eta hortaz gain "asko jan, edan eta lo egin behar ditugu kirola behar bezala praktikatzeko". Amagoiak serio hartzen du boccia, "lan bat bezalakoa da niretzat". 

 

Zentzu horretan, "federazioak esan dit kontrol mediku bat pasatu behar dudala, eta kontrolera aurkeztuko ez banintz, isun bat ordaindu beharko nuke". Beraz, ez da txantxetako disziplina.

 

Amagoiak Sociedad Deportiva Eibar du babesle, eta gainera "elitean lehiatzean hedabideek ere gugan arreta jartzen dute".

 

Espainiar selekzioak baditu ikuskatzaile batzuk, eta euren lanean oinarrituta, "espainiar federazioak hainbatetan konbokatu nau".

 

540.Amagoia.Arrieta.Esp.Txap.EUSKAL-FEDERAZIOA (id: 3076701)

 

Euskadiko Txapelketa hainbatetan irabazi du, eta 2018an Gipuzkoako Kirol Egokituetako Kirolari Onenaren Saria jaso zuen. 

 

Europako Txapelketan ere esku hartu izan du, Bartzelonan jokatutako txapelketan hain zuzen. 2017an ere Espainiako Txapelketan esku hartu zuen, Sevillan.

 

2018ko Munduko Txapelketan brontzezko domina lortu zuen, taldeka, Andaluziako hiriburuan. Aurtengo lehiaketan ere parte hartu du, Hong Kong-en, eta lehen postuetako bat lortu du, kategoria indibidualean.

 

Amagoiak baloratzen du bocciako lehiaketari esker "pertsona berriak ezagutzen ditudala, leku berriak, hegazkinez bidaiatu dut, kirolarientzako Bartzelonako CARen (Errendimendu Altuko Zentroan) aritu naiz,...".

 

Kirol egokituak "minoritarioak dira" eta laguntza ekonomiko gutxiegi izaten dituzte, baina kontuan hartzekoa da "bocciako pilota sorta batek diru asko balio duela". Beraz, laguntza handiagoa behar dute.

 

Zailtasunak gaindituz, Arrasateren lagun honek lorpen handiak lortzen ari da, eta horrenbestez zorionak Amagoia! Jarraitu horrela!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE